Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko abenduaren 11koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Bizkaiko Lan Ikuskaritzako Zuzendaritzaordetzako Ikuskaritzako buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (511211/7 kodea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5886
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/11
  • Argitaratze-data: 2024/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan Lan Ikuskaritzako burua hutsik dagoen lanpostu bat (511211 kodea 7 dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko urriaren 22ko aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2024ko azaroaren 5, EHAA, 215. zenb.), honako hau

Lehenengoa. M.ª Amelia Peinado Rivas andrea izendatzen da Bizkaiko Lan Ikuskaritzako Zuzendaritzaordetzako Ikuskaritzako buru (511211 kodea, 7 dotazioa), Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean.

Bigarrena. Agindu honek eragina izango du 2024ko abenduaren 19tik aurrera.

Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.