Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko abenduaren 11koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Bizkaiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzako Ikuskaritzako buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (511211/1 kodea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5887
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/11
- Argitaratze-data: 2024/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzako Ikuskaritzako buruaren hutsik dagoen lanpostu bat (511211/1 kodea) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zuen Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko azaroaren 5eko EHAA, 215. zk.), hau
Lehenengoa. Ana Belén Calvo Herrera andrea izendatzea Bizkaiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzako Ikuskaritzako buru (511211 kodea, 1 dotazioa), Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean.
Bigarrena. Agindu honek eragina izango du 2024ko abenduaren 19tik aurrera.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.