Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Ibaiondo Heziketa-zentroko hezitzailea enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 571
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/18
  • Argitaratze-data: 2023/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez Ibaiondo Heziketa-zentroko hezitzailea lanpostuen enplegua finkatzeko prozesu berezia eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua deitu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordeta.

2022ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren oinarri orokorren 17. apartatuan xedatutakoaren arabera; Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Aipatutako epaimahaiko bigarren ordezko kide izendatutako pertsonak karrerako funtzionario izaera galdu du erretiroa hartu duelako; beraz, ordezkatu egin behar da.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hauxe

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.