Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5035
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/23
  • Argitaratze-data: 2023/11/08

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Prozedura hori ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen. Ebazpen hori zuzendari beraren 2022ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez aldatu zen.

2022ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 5eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren aipatutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak; Agindu horretan, halaber, praktika-fasea 2023-2024 ikasturtera arte legez atzeratzeko lau kasu zeudela zehaztu zen. Gainera, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 13.4 oinarria betez, praktikak errepikatu behar dituzten bi pertsonaren kasua gertatu da.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Honako hauek praktiketako funtzionario izendatzea, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:

  1. Praktikak egiteko legezko atzerapen-egoeran deklaratu zirenak, bi kidegotan hautatuak izan zirelako. 2023-2024 ikasturtean egin behar dituzte praktikak, egoera horretan deklaratuta zeuden kidego eta espezialitatean. Agindu honen I. eranskinean zerrendatuta daude.

  2. Praktikak egiteko legezko atzerapen-egoeran deklaratzen zenai, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 13.1 oinarrian (4. paragrafoa) aurreikusitako egoeran egoteagatik. Agindu honen II. eranskinean zerrendatuta dago.

  3. 2023-2024 ikasturtean praktikaldia errepikatu behar dutenak, 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 13.4 oinarrian aurreikusitako kasua betez. Agindu honen III. eranskinean zerrendatuta daude.

    Bigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak 2023ko irailaren 1etik aurrera ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

    Hirugarrena. Langileak Kudeatzeko zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau betearazteko beharrezko jarraibideak eman ditzan.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)