Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1030
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/13
  • Argitaratze-data: 2023/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin zen honako eskala hauetan: Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioak, Meatzeak, Itsasontziak, Kartografia, Industria, Medikuntza, Farmazia, Albaitaritza, Informazio Sistemak, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioa, Ingurumena, Kultura-administrazioa, Kirolak, Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektorea, Arreta Soziolaborala, Larrialdiak eta Meteorologia, Prentsa eta Argitalpenak, Lan-arriskuen Prebentzioa, Giza Baliabideak eta Prestakuntza, Osasun Publikoa eta Epidemiologia, eta Laborategia; Kidego Teknikoko Arreta Soziolaborala, Azpiegiturak, Laborategia, Industria, Ingurumena, Lan-arriskuen Prebentzioa, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektorea, eta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatika, Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritza, Arrantza eta Haziak.

Hautaketa-prozesu horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan jasotakoaren arabera egingo dira, haren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 18. apartatuan ezartzen da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela. Horrez gain, hau xedatzen du: kidego eta eskala bakoitzean, enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaiak pertsona berberek osatuko dituzte.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Enplegua finkatzeko prozesu bereziak:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa: Meatzeetako Eskala, Itsasontzietako Eskala, Kartografiako Eskala, Industriako Eskala, Medikuntzako Eskala, Farmaziako Eskala, Albaitaritzako Eskala, Informazio-sistemetako Eskala, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala, Ingurumeneko Eskala, Kultura-administrazioko Eskala, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sektoreko Eskala, Arreta Soziolaboraleko Eskala, Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala, Prentsa eta Argitalpenetako Eskala, Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala, Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala, Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala eta Laborategiko Eskala.

Kidego Teknikoa: Azpiegituretako Eskala, Industriako Eskala, Ingurumeneko Eskala eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sektoreko Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoa: Kudeaketa-informatikako Eskala, Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala, Arrantzako Eskala eta Hazien Eskala.

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa: Telekomunikazioetako Eskala, Itsasontzietako Eskala, Kartografiako Eskala, Industriako Eskala, Medikuntzako Eskala, Farmaziako Eskala, Albaitaritzako Eskala, Informazio-sistemetako Eskala, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala, Ingurumeneko Eskala, Kultura-administrazioko Eskala, Kiroletako Eskala, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sektoreko Eskala, Arreta Soziolaboraleko Eskala, Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala, Prentsa eta Argitalpenetako Eskala, Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala, Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala, Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala eta Laborategiko Eskala.

Kidego Teknikoa: Arreta Soziolaboraleko Eskala, Azpiegituretako Eskala, Laborategiko Eskala, Industriako Eskala, Ingurumeneko Eskala, Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektoreko Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoa: Kudeaketa-informatikako Eskala, Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala, Arrantzako Eskala eta Hazien Eskala.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaien osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 13a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

  1. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu berezia Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalan, eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalan eta Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  2. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskalan, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskalan, Kidego Teknikoko Industriako Eskalan eta Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskalan; eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioetako Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  3. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskalan, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskalan, eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  4. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskalan eta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalan; eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua Kidego Teknikoko Laborategiko Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  5. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskalan eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskalan; eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua Kidego Teknikoko Arreta Soziolaboraleko Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  6. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalan, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskalan, eta Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskalan; eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kiroletako Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  7. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskalan, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskalan, Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskalan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalan eta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  8. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalan eta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalan.

    (Ikus .PDF)

  9. Epaimahaia: enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskalan, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskalan, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskalan eta Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskalan; eta enplegua finkatzeko prozesu berezia Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalan.

    (Ikus .PDF)