Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2020ko urriaren 6ko Agindua hirugarrenez aldatzen duena. Horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten epaimahaien eta batzorde-barematzaileen osaera (agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 4080
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/05
  • Argitaratze-data: 2021/07/20

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretarako deialdiak egin ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Agindu horren 5 oinarriak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten epaimahaien eta batzorde-barematzaileen osaera argitara eman zen.

Batzorde-barematzaile batzuetako buruek parte hartzea eragozten duten gorabeheren ondorioz, zenbait aldaketa egin behar dira.

Horren arabera, hau

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren III. eranskina; horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten epaimahaien eta batzorde-barematzaileen osaera (azken agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak ere). Hauek dira aldaketak:

Sira Ayarza Elorriaga izango da Biologia eta Geologia eta Akuikultura prozesuak batzorde barematzaileko buru titularra, Miren Karmele Agirreazkuenaga Zigorragaren ordez.

María Juncal Mitxelena Izquierdo izango da Biologia eta Geologia eta Akuikultura prozesuak batzorde barematzaileko ordezko burua, Sira Ayarza Elorriagaren ordez.

María Angeles Bermeosolo Urrea izango da Merkataritza-antolaketa eta kudeaketa, Laneko prestakuntza eta orientabidea eta Hezkuntza-orientabidea batzorde barematzaileko buru titularra, Jesús María Santiago Martínezen ordez.

Jesús María Santiago Martínez izango da Merkataritza-antolaketa eta kudeaketa, Laneko prestakuntza eta orientabidea eta Hezkuntza-orientabidea batzorde barematzaileko ordezko burua, María Angeles Bermeosolo Urrearen ordez.

José Miguel Cuesta González izango da Analisi eta kimika industriala, Osasun-prozesuak, Ostalaritza eta turismoa eta Eraikuntza zibilak eta etxegintza batzorde barematzaileko ordezko burua, Gaizka Gabantxo Zabalaren ordez.

Gaizka Gabantxo Zabala izango da Ibilgailuen mantentze-lanak, Estetika, Ile-apainketa eta Sukaldaritza eta gozogintza batzorde barematzaileko buru titularra, Lourdes Orueta Mendiaren ordez.

Pilar Tomás Vicente izango da Ibilgailuen mantentze-lanak, Estetika, Ile-apainketa eta Sukaldaritza eta gozogintza batzorde barematzaileko ordezko burua, Gonzalo Juan Larruzea Románen ordez.

Bigarrena. Agindu honetan azaltzen diren hautaketa-organoko kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute. Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.