Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartu eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsitakoak

47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

B1 maila euskara hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsitakoak:

  • 2008ko apirilaren 16az geroztik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo teknikari-titulua lortu eta titulazio horiei dagozkien ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluari dagokionez, ezinbestekoa izango da, halaber, euskal hizkuntza eta literatura irakasgaia gaindituta izatea etapa horretako lau mailetan.

B2 maila euskara hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsitakoak:

  • 2008ko apirilaren 16az geroztik batxilergoko edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu eta titulazio horiei dagozkien ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek.

C1 eta C2 maila euskara hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsitakoak:

1- Unibertsitate titulu ofizialen bat duten pertsonak, baldin eta titulu hori lurralde nazional osoan baliozkoa izan eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzekoak, araututako tituluetakoren bat bada, eta, betiere, I. eranskinean zehaztutako baldintzetakoren bat betetzen bada.

I. ERANSKINA, APIRILAREN 3KO 47/2012 DEKRETUARENA
Euskaraz egindako ikasketak Baldintza gehigarria Euskarako hizkuntza prestakuntzako kreditu espezifikoak Hauen baliokide diren mailak egiaztatzetik salbuetsita
48 ECTS Euskaraz egindako Gradu-amaierako lana edo Master Ofizialaren amaierako lana  12 ECTS C1
84 ECTS 12 ECTS C1
114 ECTS 6 ECTS C1
144 ECTS C1

Doktore titulua (Tesia euskaraz idaztea eta defendatzea)

C2
Euskal Ikasketen gradua edo Euskal Filologiako gradua C2
Itzulpengintza eta Interpretazioa gradua, euskara A hizkuntzatzat hartuta C2

1. Oharra: ikasleak ECTS kredituak lor ditzake, bai graduko titulazio bakar batean, bai graduko titulazio bakar bati eta master ofizial bakar bati dagozkion kredituak batuta.

2. Oharra: gradu-amaierako edo master ofizialaren amaierako lana euskaraz egitea baldintza gehigarria ez den kasuetan, lan horri dagozkion kredituek balio bikoitza izango dute lehen zutabeko ECTS kredituen guztizkoa lortzeko zenbatzen direnean.

2- Unibertsitate-titulu ofizialen bat duten pertsonak, 2008ko apirilaren 16aren ondoren eskuratutakoa, baldin eta titulu hori lurralde nazional osoan baliozkoa izan eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzekoak, araututakoak baino lehenagoko tituluetakoren bat bada, baina, betiere, II. eranskinean zehaztutako baldintzetakoren bat betetzen bada.

II. ERANSKINA, APIRILAREN 3KO 47/2012 DEKRETUARENA
Euskaraz egindako ikasketak Baldintza gehigarria Euskarako hizkuntza prestakuntzako kreditu espezifikoak Hauen baliokide diren mailak egiaztatzetik salbuetsita
52 kreditu Euskaraz egindako karrera-amaierako proiektua edo Master Ofizialaren amaierako lana 12 ECTS C1
84 kreditu 12 ECTS C1
114 kreditu 6 ECTS C1
144 kreditu C1

Doktore titulua (Tesia euskaraz idaztea eta defendatzea)

C2

Euskal filologiako lizentziatura

C2
Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatura, euskara A hizkuntzatzat hartuta C2

1. Oharra: enborrezko, nahitaezko eta hautazko irakasgaietatik eskura daitezke kredituak, eta ezingo dira aukera askeko kredituak baliatu.

2. Oharra: ikasleak ECTS kredituak lor ditzake, bai 2.2 artikuluan adierazten diren titulazioetako bakar batetik, bai titulazio horretako kredituak eta master ofizial bakar bati dagozkion kredituak batuta.

3. Oharra: karrera-amaierako proiektua edo master ofizialaren amaierako lana euskaraz egitea baldintza gehigarria ez den kasuetan, lan horri dagozkion kredituek balio bikoitza izango dute lehen zutabeko ECTS kredituen guztizkoa lortzeko zenbatzen direnean.