EUSKARAREN AZPIEGITURAK
Ongi etorri euskararen azpiegituren datu basera
Datutegi honetan, era batera edo bestera euskararen erabilera bultzatzen duten elkarte eta erakundeak bildu ditugu.
Baita, beren-beregi euskara sustatzea helburu zuzena ez izan arren, euren zerbitzua euskaraz edo behintzat ele bietan eskaintzen dutenak ere.
Erakunde horiek jardun eremu jakin batzuen arabera antolatu ditugu. Horrela, aisialdia eta kirol arloan dabiltzanak, gizartean erabilera sustatzea helburu nagusi dutenak, helduen euskalduntze eta alfabetatzean dihardutenak, teknologia berrien alorrekoak, kultur jardueren esparrukoak, eta beste hainbeste alorretan sailkatu ditugu hainbat eta hainbat erakunde eta elkarte. Esparru horietako bakoitzaren barruan ere, azpi eremu zehatzagoetan sailkatu ditugu noski.
Era berean, kokapen geografikoaren arabera (udalerria, lurraldea,…) edota erakundeon izaera (publikoa ala pribatua) aintzat ere egin daiteke bilaketa. Horren emaitzak erakundearen eraginpeko eremuaren berri ere emango dizu, hau da, erakunde jakin batek soilik udalerri mailan, hala haratago ere jarduten duen.