Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko lanaren alorrean, betiere euskararen erabilerari gainbalio positiboa gehituta.
Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren herri-administrazioetako hizkuntza-normalizazioko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.
- Ildo horretatik, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
- Euskarak edozein gizarte-arlotan duen erabileraz edo bizi duen egoeraz gizartea sentiberatzeko kanpainak edo neurriak garatu eta koordinatzea.
- Euskarak hedabideetan duen presentzia sustatzeko ekimenak bultzatzea.
- Euskarazko hedabideak indartzeko eta sustatzeko ekimenak bultzatzea.
- Hizkuntza bizikidetzan oinarritzen den gizarte aktibazioa indartzeko ekimenak bultzatzea eta, bereziki, Euskaraldia-ren sustapen eta koordinazio lanak egitea.
- Berrikuntza bultzatzea Euskararen normalkuntzan, bereziki Hizkuntza Teknologiak bultzatuz eta ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzeko ekimenak eta programak bultzatuz.
- Bere kabuz edo beste entitate edo organo batzuekiko elkarlanean, berez esleiturik duen egiteko nagusia betetzera bideratutako beste edozein jarduni ekitea.
- Haurrak eta gazteak eremu informaletan euskara erabiltzera bultzatzeko ekimenak eta programak proposatu eta kudeatzea, bereziki, ahozkotasunari lehentasuna emanez.
- Euskalgintzako organismo eta elkarteekin batera, euskararako, interes globaleko proiektuak garatzea.
- Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuaren V. kapituluaren arabera (toponimiari eta bide eta zerbitzuetako seinaleztapenari buruzkoa), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskumenak baliatzea, 45.1 artikuluan aurreikusitakoa izan ezik.
Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:
- Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
- Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
- Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
- Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
- Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
- Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
- Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.
KARGUAK