Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

EAELAB. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea.

  1. Osoko Bilkura
  2. Araba
  3. Bizkaia
  4. Gipuzkoa

Irailaren 9ko 157/2008 Dekretua. (EHAA 178 ZK. irailaren 18koa) da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituen arau zehatza.

Hona hemen 157/2008 Dekretuaren laburpena:

Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo aholku-emaile nagusia, itsasertzaren lurraldearen antolamendua eta hirigintzako jardueren esparruan.

1.-Eskumenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde antolamendurako Batzordeari (aurrerantzean Batzordea) legezko edo erregelamenduzko xedapenen bidez, Gobernu Kontseiluak, Lurralde Antolamenduaren arloan eskuduna den sailak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko beste edozein organok hala erabakita, txostenak egiteko izendatzen zaizkion eskumenez gain, Batzordeak honako eskinen hauek ere baditu:

  • Lurralde Antolamenduaren eta hirigintzaren politikari buruzko oinarrizko irizpideak lantzea, Euskadiko sektore publikoaren ekonomi plangintzak ezarritakoaren arabera.
  • Jaurlaritzako Sail desberdinek nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko beste Administrazioek burutzen dituzten Lurralde Plangintza eta hirigintzako jarduerak koordinatzeko beharrezko neurrien proposamena egitea.

2.-Egitekoak:

1.- Honako hauek dira Batzordearen egitekoak:

  • Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen gaineko txostenak egitea. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak, Lurraldearen Arloko Planak.
  • Txostenak egingo ditu egiturazko antolamendurako honako plan hauek eta ondorengo aldaketak: Hiria Antolatzeko Plan Orokorrei buruzkoak, Bateragarritze Planei buruzkoak eta Sektorekatze Planei buruzkoak.
  • Baimena emango du, planak aldatzeko, baldin eta egiturazko antolamenuan aurreikusitako espazio libreei edo berdeguneei beste erabilera bat ematen badiete edo beste era baera zonakatzen badituzte.
  • Sektore-eskumenetan oinarritzen diren eta/edo lurzoru urbanizaezinari eragiten dioten Plan Bereziei buruzko txostenak egingo ditu.
  • 2/2006 Legean aurreikusitako gehienezko Eraikigarritasunari eta gutxieneko eraikigarritasunari buruzko txostena egingo du.
  • 2/2006 Legearen, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoaren, gutxieneko estandarrak igotzeari buruzko txostenak egingo ditu.
  • Baliabide Naturalak Antolatzeko Planei buruzko txostenak egingo ditu.
  • Alorreko Lurralde Planetan aurreikusita dauden eta lurralde-izaera nabarmena duten herri-lanak katalogatuko ditu.
  • Babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean, etxebizitza-transferentziak eginez, beta ahal izateko plangintzak aldatzeko espedienteei buruzko txostenak egingo ditu.
  • Txostenak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko edo Foru-erakundeetako administrazioek plangintza egikarituz hirigintza-ikuspegitik eraldatzeko, jarduerak gauzatu ahal izateko antolamendu, urbanizacio eta egikaritzetresnak aurkeztu, tramitatu eta onartu ahal izan ditzaten kasu berezietan.
  • Txostenak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Autonomoaren iritzipean uzten diren plan eta jarduerei buruz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko edozein herri-administraziok sstatutakoak direnenan eta lurraldean eragina dutenean.
  • Eusko Jaurlaritzako edozein organok eskatzen dizkion txostenak egingo ditu.
  • Bizitegien, industriaren eta zerbitzuen garapenaren kuantifikazioaren alderdietan irizpideak ezarriko ditu, bai eta azpiegiturak, ekipamenduak eta natura-baliabideak, jardueran eta materiak ere, duten elburuagatik Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak direnenan.

2.- Lurralde eta hiri-antolamenduaren jarduera koordinatzearen arloan:

  1. Lurralde eta hiri-antolamenduari buruzko azterketak egin daitezela proposatzea.
  2. Lurralde eta hiri-antolaneduarai buruzko ikerketa sustatzea eta koordinatzea.
  3. Lurralde-antolamenduari buruzko xedapenak eta neurri orokorrak gauzatu daitezela sustatzea eta Jaurlaritzako sailek sustatutakoei buruzko txostenak egitea.
  4. Indarrean dauden xedapenak biltzea, eta bateratu eta eguneratu daitezela sustatzea.
  5. Lurralde-antolamenduan eraiten duten Jaurlaritzako sailen alorreko politiken planifikazioa koordinatzea.
  6. Herri Aministrazio guztiei laguntzea lurralde-antolamenduan eragina duten eskumenak hobeto gauzatzea lortzeko.
  7. Lurzoruaren erabileren bateragarritasun eta antolaketa-gaiak, inbertsioen koordinazioak planteatutakoak, aztertzea, lurralde-antolamendurako politikak zehaztutako helburuak lortzeko, hala badagokio, euskal alor publikoaren planifikazio ekonomikoa garatze aldera.

3.- Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari dagokionez, aholku-batzorde horretako kideak izendatzeko proposatuko dio lurraldearen antolamenduan eskumena duen saileko sailburuari.

3.-Jardukera

Batzordeak Osoko Bilkuran eta Sekzioetan (Lurralde Historiko bakoitzeko bat) dihardu:

  • Osoko Bilkura.
  • Arabako Sekzioa.
  • Gipuzkoako Sekzioa
  • Bizkaiko Sekzioa

Horiez gain, osoko bilkuraren edo atalen iritzipean uzten diren gaiak aztertu eta prestatzeko, lantalde tekniko iraunkor edo bereziak sortu ahal izango dira, Batzordeak egoki irizten badio.

3.1.-Osoko bilkuraren osaera:

Lehendakaria:

  • Ingurumena eta Lurralde Politika.

Lehendakariordea:

  • Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordea.

Bokalak:

  • Ondorengo Sailetatik sailburuorde edo zuzendari kategoria duten norbait :Segurtasuna; Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Enplegu eta Gizarte Politika; Hezkuntza, Hizkuntza Politica eta Kultura; Osasuna eta Ingurumena etaLurralde Politika Saila
  • Ingurumena Lehendakariordea; Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendariak.
  • URAren Zuzendari Orokorra
  • Foru Aldundi bakoitzeko bi ordezkari.
  • Estatuko Administrazioko ordezkari bat.
  • EUDELeko hiru ordezkari, lurralde historiko bakoitzetik bat.

3.2.- Sekzioaren Osaera:

Lehendakaria:

  • Ingurumena eta Lurralde Politika Lehendakariordea.

Lehendakariordea:

  • Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaria.

Bokalak:

  • URAren Zuzendari Orokorra.
  • Foru Aldundiko ordezkari bat.
  • EUDEL Euskal Udalen Elkarteko ordezkari bat

4.-Txostenak egiteko epea:

EAEko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak txostenak egin beharko ditu HIRU hilabeteko epean, Bateragarritze Planei buruzkoak izan ezik (bi hilabetean).

Azken aldaketako data: 2017/02/15