Lehendakaritza

Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarra, 2007

Partehartzeak

IV Batzarrean zehar gogoeta eta ekarpen ugari izan dira euskal diasporaren inguruan, eta guzti horiek Euskalduna Jauregian aurkeztu ziren hogei bat txostenetan daude jasota.

2003-2007 Lau Urterako Planaren betetze-mailaren nondik norakoa ebaluatu eta Aholku Batzordeak 2008-2011 Plana egiteko erreferentzia gisa erabiliko duen ondorioen agiria onartzeaz gain, hizlari eta biltzarkideek beste gai hauek ere aztertu dituzte: gazteria, emakumea, komunikazioa, kultura, enpresa eta euskal etxeen gaur egungo egoeraren diagnosia.

IV Biltzar honek zubiak eraikitzeko balio izan du, ez bakarrik munduko euskaldunen arteko zubiak, baizik eta lehena eta oraina uztartzen dituenak, beti ere etorkizunera begira, diasporak harrera herrialdeetan sustraiak bota ditzan   memoria eta euskal identitatea gordetzearekin batera.

Hitzaldi eta aurkezpenak gaztelaniaz edo ingelesez daude eskuragarri.

Azken eguneratzea: 2016/06/20