Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarra, 2007
Ondorioen agiria
“Zubigintzan” lemapean egin berri den batzarreko ordezkariek eztabaidatutako ondorioen agiri bat onartu dute, Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak 2008-2011 eperako Erakundeen Lau Urterako Jarduera Plana prestatzeko orduan kontuan har dezan.
Ondorioen agiri horretan 56 neurri jasotzen dira, jarduera hauen jarraipena bermatuaz: memoria historikoa berreskuratzea eta Urazandi bilduma osatzen joatea, diasporako aldizkarien digitalizazioa eta “euskaldunak prentsa amerikarrean” proiektuak burutzen joatea. Bestalde, teknologia berrien garapena ere jasotzen da neurri horien artean, Euskal Gizataldeekiko eta euren arteko harremanak sendotzeko. Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren laguntza programetan aldakuntza batzuk ezartzea iradokitzen da, diasporaren premiei hobeki erantzun diezaien.