Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria

  • Titularra:

LABURPENA

Objektua

Datuak Babesteko ordezkaria, organikoki, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu Sailaren Araubide Juridikoaren Sailburuordetzari atxikita egongo da, baina bere lana independentzia osoz eta, Gobernuaren barruan, hierarkia-harremanik gabe egiten du. Bere eginkizunen artean daude sailek, erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek esleitutako informazio-sistema publikoaren organo arduradunak koordinatzea eta horiei laguntzea, baita Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko aholkuak ematea ere.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Datuak babesteko erregelamendu orokorraren 39. artikuluak dioenez, datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak, gutxienez, hauek izango dira:

  • Informazioa eta aholkularitza ematea tratamenduaren arduradunari edo eragileari eta tratamenduarekin diharduten langileei, erregelamendu honek eta Batasuneko edo estatu kideetako datu-babesari buruzko beste xedapen batzuek esleitzen dizkieten betekizunei buruz.
  • Gainbegiratzea betetzen dela erregelamendu honetan xedatutakoa, bai eta Batasuneko edo estatu kideetako datu-babesari buruzko beste xedapenak ere, eta halaber datu pertsonalen babesari buruzko alorrean tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen politikak, haien barruan direla erantzukizunen esleipena, kontzientziazioa eta tratamenduaren eragiketetan parte hartzen duten langileen prestakuntza, eta kasuan kasuko auditoriak.
  • Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioaren inguruan eskatzen den aholkularitza eskaintzea, eta beraren aplikazioa gainbegiratzea 35. artikuluari jarraituz.
  • Kontrol-agintaritzarekin lankidetzan aritzea.
  • Kontrol-agintaritzarekiko harremanetarako gune moduan jardutea tratamenduari buruzko gaietan, haien barruan dela 36. artikuluan aipaturiko aurretiko kontsulta, eta kontsultak egitea, behar izanez gero, beste edozein gairi buruz.

Gainera, datuak babesteko ordezkariak, bere eginkizunak betetzen dituenean, behar bezalako arreta jarriko du tratamendu-eragiketei lotutako arriskuetan, kontuan hartuta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Begoña Otalora Ariño
(2024/09/04 - ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkaria
Arantza Sanabria Llaguno
(2018/06/02 - 2024/09/03) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Lotutako erakundeak