Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Euskal administrazioen kontu ekonomikoak

Herri Administrazioen Kontuak eragiketak sektorearen barruan sailkaturik dauden instituzio-unitateen jarduera ekonomikoa zenbatzen du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorra, foru-aldundiak, bakoitzak bere erakunde autonomoak dituela, mankomunitateak, eta Autonomia Erkidegoaren udalerri guztiak, baita udal barruko nahiz kanpoko erakundeak ere. Kategoria hauek guztiek Herri Administrazioen kontu ekonomikoak eratzen dituzte.

Definizioa

Estatistika-eragiketaren izena da Euskal administrazioen kontu ekonomikoak (173003 kodea Euskal Estatistika Planean).

Datuak urtean behin zabaltzen dira.

Helburu orokorrak

  • Euskal administrazioen errealitate ekonomikoa ezagutzea Kontu Ekonomikoen Europako Sistemari (SEC-2010) dagokionez (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udal-korporazioak, enpresa publikoak, fundazioak eta partzuergoak).  

Helburu espezifikoak

  • Euskal Sektore Publikoaren aldagai makroekonomikoen zenbatespena, Kontuen Europako Sistemaren (SEC 2010) metodologiaren arabera.
  • Administrazio publikoen kontu ekonomikoetan integratzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Ekonomikoetan integratzea.
  • Input-Output tauletan integratzea.

Eragiketaren diseinu metodologikoa

  • Biztanleria-eremua

Honako hau laburpena emateko moduko estatistika eragiketa bat da, euskal administrazio guztiek (Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udal administrazioek) eginiko eragiketei buruz erabateko ikuspegia ematen duena. Euskal administrazioen aldagai makroekonomikoei buruz zenbatespen bat egiten da kontabilitate nazionalaren irizpideei jarraituz (EKS-2010).

Herri administrazioen alorraren baitan sailkaturik dauden erakunde unitateen jarduera ekonomikoa aztertzen da.  Unitate horiek honako hauei dagozkie: Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrari eta hiru foru aldundiei, horien bien erakunde autonomoak eta baltzu publikoak -betiere herri administrazioak bezala sailkaturik badaude- barne daudela; eta halaber Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiei udalaz gaindiko eta azpiko erakundeekin batera.  Hiru kategoria horien guztizko bateratuak osatzen ditu euskal administrazioen kontu ekonomikoak.

  • Denbora-eremua

Datuak urtean behin jasotzen dira.

  • Eremu geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Euskal Administrazioen kontu ekonomikoak

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Honako hau laburpena emateko moduko estatistika eragiketa bat da, euskal administrazio guztiek (Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udal administrazioek) eginiko eragiketei buruz erabateko ikuspegia ematen duena. Euskal administrazioen aldagai makroekonomikoei buruz zenbatespen bat egiten da kontabilitate nazionalaren irizpideei jarraituz (EKS-2010).

Herri administrazioen alorraren baitan sailkaturik dauden erakunde unitateen jarduera ekonomikoa aztertzen da.  Unitate horiek honako hauei dagozkie: Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrari eta hiru foru aldundiei, horien bien erakunde autonomoak eta baltzu publikoak -betiere herri administrazioak bezala sailkaturik badaude- barne daudela; eta halaber Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiei udalaz gaindiko eta azpiko erakundeekin batera.  Hiru kategoria horien guztizko bateratuak osatzen ditu euskal administrazioen kontu ekonomikoak.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Ekonomia eta Ogasun Saileko Estatistika Organoarekin harremanetan jartzeko

Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:

Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 63 97 / 945 01 63 83
Honako helbide elektroniko honetan: estadistica-hacienda@euskadi.eus
Bulegoak: Eusko Jaurlaritza
Ekonomia eta Ogasun saila
Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Kexak edo iradokizunak:
Kexa edo iradokizunak posta elektronikoz igor detzakegu estadistica-hacienda@euskadi.eus, edo posta erabilita
Eusko Jaurlaritza
Ekonomia eta Ogasun saila - Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz