Lehendakaritza

Euskadiren Nazioartekotzearren erradiografia 2022

Euskadi Basque Countryk duen presentzia globalaren maila neurtzen du erradiografia honek. Erradiografiak, guztira, 38 adierazle ditu. 38 adierazle horiek aukeratu dira adierazgarrienak direlako, konparatu ahal direlako eta denboran neurtu ahal direlako. 38 adierazle horien bidez, 10 dimentsio desberdin aztertzen dira, adibidez, erakundeak, ekonomia eta industria, kultura eta euskara, turismoa, gizartea edo garraioa.

Honako hau Europar Batasun eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren hirugarren erradiografia da. Lehenengoa 2016an egin zen; bigarrena, 2019an; eta, 2022an, esan bezala, hirugarrena egin da. Izan ere, helburua ez da bakarrik unean uneko argazkia lortzea; horretaz gain, euskal presentziak kanpoan izan duen garapena ere ezagutu nahi da.

Era berean, dokumentu baliotsua da Euskadi Basque Country nazioartekotzeko markoaren Estrategiak zer nolako eragina duen neurtu eta bideratzen laguntzeko.

Azken aldaketako data: