Lehendakaritza

Euskadiren Nazioartekotzearen Erradiografia

EUSKADI BASQUE COUNTRY

EAEREN NAZIOARTEKOTZEAREN ERRADIOGRAFIA

EAEren Nazioartekotzearen Erradiografia sistema bat da, gaur egun EAEk munduan duen agerpen globala eta internazionala neurtzeko eta aztertzeko erabiltzen dena. Dokumentu-oinarri enpiriko bat eta adierazle-sistema bat ditu, Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzak nazioartekotzearen emaitzetan duen eragina neurtzeko abiapuntu gisa; izan ere, horri esker, EAE nazioartean sendotzeko lidergo-lanerako (gizartea, ekonomia, euskal erakundeak eta enpresak) Jaurlaritzak dituen orientazio estrategikoari eta jarduerari laguntzen zaio, eta nazioartekotzea herrialde-estrategia bihurtzeko lankidetzan aritzen diren beste erakunde edo elkarte batzuen jarduna bideratzen da, euskal gizartearen ongizate-maila eta euskal ekonomiaren lehiakortasuna, oro har, areagotuz.

2016. urtean diseinatu zen «EAEren Nazioartekotzearen Lehenengo Erradiografia», «Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020, Basque Country Estrategia» delakoan agindutakoa betez. Bertan ezartzen da gogoeta prozesu bati ekin behar zaiola Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzaren inpaktua neurtzeko sistema bat diseinatzeko. Sistema hori ez zegoen EAEn, eta ez zuen erreferente argirik nazioartean. Lehenengo erradiografia horretan, EAEk aktore global gisa munduan duen agerpena deskribatzen da; horrez gain, herrialde gisa duen nazioartekotze-maila ere azaltzen da, 31 nazioartekotze-adierazleren bidez.

«EAEren Nazioartekotzearen Bigarren Erradiografia» lehen erradiografiaren nazioartekotze-adierazleen sistema eguneratzeko eta zabaltzeko sortu da; adierazle horiek 2020rako Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren eguneratzera egokitzen ditu: Basque Country 2018-2020 Estrategia eta haren irismena gai-eremu berrietara heltzeko aukera, EAEk 2019. urtean izan zuen nazioartekotze-maila jakiteko eta 2016 eta 2019 urteen artean izan duen bilakaera ebaluatzeko.

Euskadiren Nazioartekotzearen Erradiografia, 2016 (PDF, 614 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadiren Nazioartekotzearen Erradiografia, 2019 (PDF, 558 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: