Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza

LABURPENA

Objektua

Euskadik Argentina-Mercosurren, Txilen, Perun eta Kolonbian, Estatu Batuetan, Mexikon eta Frantzian dituen ordezkaritzak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak, euskal gizataldeekiko harremanen arloan eta sektore anitzeko interesen defentsaren eta sustapenaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen esparruan, bakoitzaren jardun-arlo geografikoan.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza, aurreko artikuluan ezarritako jarduera esparruaren barnean, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki, eta Europar Gaietarako zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du. Oro har, ordezkaritzari dagozkion funtzioak honakoak dira:

  1. Frantzian Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza eta topaketa sustatzea.
  2. Tokian tokiko erakunde, enpresa eta entitateekiko harremanak ezartzeko organo gisa jardutea, bisitak, topaketak eta informazio-trukeak antolatzeko eta enpresa-, ekonomia- edo gizarte-arloko loturak ezartzeko.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta laguntza-zentroa izatea.
  4. Frantzian dagoen araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzako sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta bestelako eragile ekonomiko eta sozialei ere.
  5. Frantzian jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen beharrizanak ebaluatzea, eta behar diren proposamenak bideratzea.
  6. Euskadiko kultura-ekitaldi guztien zabalkundea egitea. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten pertsona guztiek ikasteko aukera izan dezaten.
  7. Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten tokian tokiko erakundeekin ere.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Pars
Frantzia
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Arantza Lopez de Munain Zulueta
(2022/04/29 - 2024/06/26) Euskadiren Frantziako ordezkaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK