Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza

Europar Batasuneko erakundeetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu, defenditu eta sustatzen dituen erakundea da.

Eginkizunak

Helburu horiek lortzeko, ondoren zehazten diren eginkizunak betetzen ditu, besteak beste:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatzea Europar Batasuneko erakundeen eta organoen aurrean eta Bruselan egoitza duten erakunde multilateralen eta organoen aurrean.
  • Euskadiren interes sozioekonomiko, sektorial eta profesionalak kudeatzea, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dietenean.
  • Erabakiak hartzeko eta informazioa lortzeko prozesuaren jarraipena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten dieten EBren lege ekimenetan.
  • EAEko agintariak eta eragile sozioekonomikoak Europar Batasuneko erakundeekin elkartzeko azpiegitura gisa jardutea.
  • Europako Erkidegoan parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaintzea, laguntzarako zentro logistiko gisa.
  • Europako erakundeekin eta Bruselan egoitza duten beste erakunde batzuekin beharrezkoak diren jarduketak egitea.
  • Gainerako autonomia-erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Europar Erakundeen organoetan eta lantaldeetan eta bereziki Europar Batasunarenetan parte hartzeko behar diren jarduerei ekitea.

Kontaktua

Rue des Deux Églises / Tweekerkenstraat, 27
B-1000 Bruselas (BÉLGICA)

 
Azken aldaketako data: 2017/09/13