Osasun Saila

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023-2028

Zer da Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia?


Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023-2028k Euskadin nahasmendu mentalak dituzten pertsonen eta haien familien arreta hobetzeko printzipioak, helburuak eta ekintza-ildoak biltzen ditu. Estrategia hori parte-hartze prozesu zabal baten emaitza da, Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Batzordean funtsatua, eta osasun mentalaren esparruan inplikatutako profesionalen, adituen, elkarteen eta administrazio publikoen lankidetza izan du.

Hori ezartzeko, osasun mentalaren esparruan zer ikusia duten eragile guztien konpromisoa eta inplikazioa behar da: administrazio publikoak, profesional sanitarioak eta soziosanitarioak, hirugarren sektoreko erakundeak, nahasmendu mentalak dituzten pertsonen elkarteak eta haien familiak, komunikabideak, gizarte zibila eta erakunde akademiko eta zientifikoak. Horrela bakarrik lortuko dugu osasun mentalari arreta gizatiarragoa, hurbilagoa eta eraginkorragoa ematea.

Estrategia horrek, beraz, elkargune gisa balio behar du, eta gaur egun planteatzen ari diren erronka nagusiak barne hartu behar ditu. Erronka horien funtsezko elementua asistentzia-sistemaren jasangarritasuna izango da, osasun mentalaren sustapenarekin eta nahasmendu mentalen prebentzioarekin estuki lotuta dagoena. Ildo indartsuak eta osasun publikoan eta Osasun Planean integratuak garatzeak, politika publiko guztietan presentzia izanik, osasun mental ona eta erresilientzia-gaitasun osasungarria garatzeko jarduera giltzarrietan aurrera egitea ekarri behar du.

Osasun Mentaleko Estrategia


Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategiaren ikuspegia da gizarte inklusiboa, solidarioa eta aniztasuna errespetatzen duena, non nahasmendu mentalak dituzten pertsonek beren bizi-proiektua bete-betean garatu ahal izango duten. Horretarako, honako ardatz estrategiko hauek planteatzen ditu:

  • Osasun mentaleko arretaren kalitatea eta ekitatea hobetzea.
  • Osasun mentalaren sustapena eta nahasmendu mentalen prebentzioa sustatzea.
  • Osasun mentalaren arretan inplikatutako asistentzia-mailen eta sektoreen arteko koordinazioa eta lankidetza indartzea.
  • Osasun mentalaren arloko ikerketa, berrikuntza eta ebaluazioa bultzatzea.

Ardatz horietako bakoitza helburu espezifikoetan eta ekintza-ildo zehatzetan hedatzen da, eta haiek datozen urteetan garatu beharreko jarduketak bideratzen dituzte.

Ejes estrategicos de la estrategia de Salud mental de Euskadi

Osasun mentala


Osasun mentala pertsonen eta gizarteen osasunaren eta ongizatearen funtsezko osagaia da. Bizitzako esparru guztiei eragiten die: pertsonala, familiarra, lanekoa, soziala eta komunitarioa. Hala ere, oraindik estigmak, aurreiritziak eta oztopoak daude, eta horiek nahasmendu mentalak dituzten pertsonei eta haien familiei baliabide eta zerbitzu egokiak eskuratzea eragozten diete. Horregatik, beharrezkoa da politika publikoak bultzatzea, nahasmendu mentalak dituzten pertsonen prebentzioa, detekzio goiztiarra, tratamendu eraginkorra eta errehabilitazioa eta gizarteratzea sustatzeko, haien eskubideak eta haiek gizartean aktiboki parte hartzea bermatuz.

Azken aldaketako data: