Osasun Saila

Euskadiko Osasun Behatokiari buruz

Euskadiko Osasun Behatokia azterketa, komunikazio eta ikerketa-organo gisa sortu da. Tresna hori Osasun Sailari atxikita dago, informazioa eta ebidentzia emango dizkio, modu sistematiko eta integralean, osasun-sistemari berari, erakundeei, ikerketako langileei, profesionalei eta, oro har, gizarteari. Bere jardunean aliantzak eta sinergiak ezarri eta mantendu ahal izango ditu antzeko beste behatoki eta erakunde batzuekin.

Behatokia Osasunaren Mundu Erakundearen [1] gomendioei jarraituz sortu da, eta, aldi berean, britainiar ereduan oinarritzen da, arlo horretako mundu mailako erreferentea baita.

[1] Guide for the establishment of health observatories. WHO 2016.

Helburua

Euskal biztanleriaren osasuna ekitatearen eta generoaren ikuspegitik monitorizatzea eta ebaluatzea izango du helburu, osasun-egoerari eta haren determinatzaileei buruzko informazioaren eta ebidentziaren eskuragarritasuna eta erabilera hobetuz, osasun-arloko plangintza, erabakiak hartzea eta jarduera hobea egiten laguntzeko; horrela, Euskadiko biztanleriaren osasun-desberdintasunak eta horiek denboran zehar izan duten bilakaera ezagutu, aztertu eta baloratu ahal izango dira.

Nori zuzenduta dago?

Behatokiaren emaitzak batez ere osasun-sistemari berari eta beste erakunde batzuei zuzenduko zaizkie, hala nola udalei edo aldundiei, eta aukera emango dute erabakiak hobeto hartzeko eta arduradun sanitarioek zein politikoek plangintza hobea egiteko. Ikerketako langileentzat eta, oro har, gizartearentzat ere eskuragarri egongo da informazioa.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Azken aldaketako data: