Euskadiko Osasun Behatokia
Euskadiko Osasun Behatokia azterketa, komunikazio eta ikerketa-organo gisa sortu da. Tresna hori Osasun Sailari atxikita dago, informazioa eta ebidentzia emango dizkio, modu sistematiko eta integralean, osasun-sistemari berari, erakundeei, ikerketako langileei, profesionalei eta, oro har, gizarteari. Bere jardunean aliantzak eta sinergiak ezarri eta mantendu ahal izango ditu antzeko beste behatoki eta erakunde batzuekin.
Honako esparruak lantzen ditugu
- Osasun-profilak
Profilek eremu bakoitzeko biztanleen osasunaren argazki bat erakusten dute. Toki-agintariek eta osasun-zerbitzuek beren biztanleen beharrak hobeto ulertzeko diseinatuta dago, helburu honekin: elkarrekin lan eginez biztanle horien osasuna hobetzea eta ekitatearen alde egitea.
- Datuak-bistaratzea
Profilak, adierazle desberdinak dituzten mapak eta profiletako informazioa deskargatzeko aukera ematen duen web-tresna.
- Populazioaren osasuna: geografikoko bisorea
Eremu geografiko txikietako (udalerriak, zentsu-sekzioak eta osasun-eremuak) hilkortasun-mapak, bizi-itxaropena edo adierazle sozioekonomikoak erakusten ditu modu interaktiboan.
Dokumentuak eta argitalpenak
EU: Libros, revistas, boletines, informes, memorias, catálogos y manuales publicados por el departamento.