Helburuak
Kanpo Harremanerako Arloak XII. Legegintzalditarako jarritako helburu eta jarduerak honakoak dira:
- Euskadi Basque Countryren Kanpoposizionamendua hobetzea:
- Gure herrialde-marka indartzea: bereizia, erakargarria eta inklusiboa. Euskadi Basque Country markaren Plan operatibo bat definitzea eta inplementatzea. Ildoa-Euskal gizartea Euskadi Basque Country markaren eta bere balioen inguruan atxikitzearen alde egitea.
- Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ssarea indartzea. Euskadiren Ordezkaritzen sarea lehentasunezko europar herrialdeetan hedatzea eta sarearen digitalizazioa bultzatzea.
- EHUN Sozioekonomikoaren nazioartekotzea bultzatzea:
- Harreman instituzionalak indartzea eta nazioarteko bazkide eta aliantzenkin egiten den lana indartzea. Aldi biko eta alde anitzeko harremanak indartzea. Aliantzak ehuntzea eta finkatzea bazkide estrategikoekin.
- Gure ehun sozioekonomikoari bere proiektuak nazioartean gauzatzen laguntzea. Nazioartekotzen laguntzeko zerbitzu espezializatuak eskaintzea.
- Ezagutza eta gaitasunak erakartzen laguntzea, trantsizioei erantzuteko. Nazioartekotzearen alorreko talentua prestatzea.
- Erronka globalak gainditzera zuzendutako Euskal ekarpena indartzea.
- Euskadirentzat garrantzitsuak diren agenda globalei ekarpena egitea Euskal Politika Publikoetatik. Agenda globalen inguruko konttsentsu nagusiei buruzko hedakuntza eta sentsibilizazioa.
- Euskadi Basque Country Nazioarteko Erakunde nagusien artean posizionatzea. Nazioarteko erakundeekiko harremanak indartzea eta erronka globalei heltzen diten sare eta foroetan modu propositiboan parte hartzea.
Kanpo Harremanetarako Arloak X. eta XI. Legegintzaldietarako jarritako helburu eta jarduerak honakoak dira:
- Euskadiren irudia munduan proiektatzea honako jardueren bitartez:
- Basque Country marka sendotzea.
- Nazioartekotzerako testuinguru egokia sortzea.
- EAEren nazioarteko posizionamendua hobetzea.
- Euskadiren garapen etengabe eta iraunkorra garatzen laguntzea kanpoan bere interesak sustatuz, honako jardunbide hauek kontuan izanik:
- Euskadirentzat estrategikoak diren eskualdeekin harremanak garatzea.
- Euskadik nazioarteko erakundeekin dituen harremanak sendotzea.
- Euskadiren kanpo harreman instituzionalak areagotzea.
- Euskal eragileek sare tematikoetan parte-hartzea sustatzea.
- Euskadiren kanpo ekintzaren eraginkortasuna eta kalitatea areagotzea honako jardunbideen bitartez:
- Kanpo ekintzaren koordinazioa sendotzea.
- Euskadiren nazioartekotze prozesuan gizarte partaidetza sustatzea.
- Euskadiko kanpo ekintza profesionalizatzea.
- Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzekin koordinazioa sendotzea.
Azken aldaketako data: