European Social Network (ESN)
ESNren jomuga Europa osoan gizarte-zerbitzuak betetzean eta diseinatzean funtsezkoak diren pertsonak batzea da, elkarrengandik ikasteko eta, beren ezagutza eta eskarmentuari esker, gizarte-politika eraginkorra sortzeko asmoarekin. Sarearen egoitza Brightonen dago (Erresuma Batua). Webgunea: http://www.esn-eu.org/home/index.html
Euskadiren aldetik sarearen kide dira: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (zehazki, Familia Politika eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza), baita Bizkaiko Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Gaien eta Adinekoen Saila ere.
Azken aldaketako data: 2015/12/21