Lehendakaritza

European Regional and Local Authorities on Asylum and Immigration (ERLAI)

ERLAI tokiko eta eskualdeko agintariek osatzen duten Europako sarea da, Bruselan ordezkaritza duena. Bere egintza-esparrua asiloa eta immigrazioari loturiko auziak dira. Sarea aldian aldian biltzen da jardunbide egokiak partekatzeko eta Europar Batasuneko erakundeekin bitarteko gisa jarduteko, harrera eta gizarteratzeari buruzko lege-ekimen eta finantziazio-aukerak direla eta. Honako hauek dira sarearen helburu nagusiak: Europako agendaren jarraipena egitea eta Europako politiken garapenaren toki eta eskualdeko hedadura zabaltzea; jardunbide egokiak partekatzea; eta Europako proiektuak batera aurkezteko aukerak aztertzea. Webgunea: http://sociale.regione.emilia-romagna.it/rifugiati/progetti/erlai

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak parte hartzen du Euskadiren ordezkari gisa.

Azken aldaketako data: 2015/12/21