Hezkuntza Saila

Europar eta nazioarteko programak - eTwinning

Eskola Hezkuntzako Europako Plataforma

Plataforma hezkuntza esparruko eragile guztien topagunea da (eskola-langileak, ikertzaileak, arduradun politikoak), eta bertan topa daitezke albisteak, elkarrizketak, argitalpenak, praktiken adibideak, ikastaroak eta Erasmus+ proiektuetarako bazkideak. Hezkuntza atari honetan, badago eTwinners eta haien jardueren inguruko atal bat.

Ezagutu plataformaren garapenari buruzko azken nobedadeak eta tutorialak (leiho berri batean irekitzen da)

Sariak eta aintzatespenak

  • eTwinning kalitate zigilu nazionala

eTwinning kalitate-zigiluak (leiho berri batean irekitzen da) irakasleei ematen zaizkie proiektu jakin batean egiten duten lanagatik eta ikasleen lanagatik, ebaluazio-esparru komun baten arabera. 

  • Europako kalitate zigilua

Europako Kalitate Zigiluak (leiho berri batean irekitzen da) eTwinning proiektu batean parte hartzen duten irakasle eta ikasle guztien lana ebaluatzen du. Europako Kalitate Zigilua jasotzen duten proiektuak Kalitate Zigilu Nazionala jaso dutenen artean sailkapenik onena lortzen dutenak dira. Proiektu horiek Europaren lankidetza arrakastatsuaren adibide dira. Ez da beharrezkoa Europako Kalitate Zigilua eskatzea!

  • eTwinning sari nazionalak

Urtero Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eTwinning sari nazionalen deialdia (leiho berri batean irekitzen da) egiten du, ikastetxe publiko eta pribatuetako irakasleak saritzeko, eTwinning plataforman erregistratutako nazioarteko proiektu batean parte hartzeagatik Espainiako Kalitate Zigilu Nazionala jaso badute.

  • eTwinning Europako sariak

Europako eTwinning sariak (leiho berri batean irekitzen da) Europako eTwinning proiektu nabarmenenak saritzeko eta ahalik eta ikusgarritasun handiena emateko sortu dira. Praktika berritzaileak identifikatzea, ospatzea eta sustatzea dute helburu. Europako Batzordearen ekimena da, eta Europar Batasunaren Erasmus+ Programak finantzatzen du.

Jardunaldiak

Kontaktua