Osasun Saila

Europako Gaien Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Europako Gaien Zuzendaritza.

Europako Gaien Zuzendaritzari dagozkio, 7. artikuluan esleitutako egitekoez gain, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak bere jardun-eremuan dituen egitekoak betetzea, eta bereziki:

  1. Gobernuaren politiken eta bere sailen ekintzen lidergoa eta koordinazioa, Europar Batasunarekiko, Arku Atlantikoarekiko, Pirinioetako Lan Elkartearekiko eta Euroeskualdearekiko.
  2. Jaurlaritzaren eta bere sailen arteko koordinazioa Europako erakundeen, Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako Arku Atlantikoko Batzordearen, Euroeskualdearen eta Pirinioetako Lan Elkartearen arteko harremanetan.
  3. Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiko titularrari laguntzea Europako ekintza eta Jaurlaritzaren lurralde-lankidetza bultzatzen eta koordinatzen.
  4. Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakunde eta organoen arteko harremanetarako organo gisa jardutea, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin koordinatuta.
  5. Jaurlaritzak Europar Batasunaren araudia eta politikak egiten eta aplikatzen esku har dezan beharrezkoak diren koordinazio-neurrien betearazpena zuzentzea eta garatzea, bai eta neurri horiek aplikatzeko Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea ere.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Europako erakundeetako organo eta lantaldeetan eta, bereziki, Europar Batasunekoetan izango duten parte-hartzea bultzatzea, garatzea eta koordinatzea.
  7. Europar Batasunaren zuzenbidearen aplikazioa gainbegiratzea eta koordinatzea.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak eta, bereziki, Europar Batasunaren ordenamenduak ezartzen dituen betebeharren ondoriozkoak (zuzentarauen transposizioa, estatu-laguntzen proposamenen jakinarazpenak, arau-hausteen prozedurak...) kontrolatzea eta Europako erakundeetara eta, bereziki, Europako Batzordera bideratzea, betiere horretarako legez ezarritako bideak erabiliz.
  9. Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak Madrilen duten ordezkaritzarekiko harremanak garatzea, Euskadiren Madrilgo ordezkaritzarekin koordinatuta.
  10. Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek programazio-dokumenturik edo programa eragilerik behar ez duten Europar Batasuneko programa eta ekimenetan parte har dezaten bultzatzea, eta parte-hartze hori koordinatzea eta ebaluatzea.
  11. Jaurlaritzako sailei Europar Batasunaren jarduerari buruzko informazioa eta jarraipena emateko tresnak zuzentzea eta koordinatzea.
  12. Jaurlaritzako sailei aholku ematea beren interesekoak diren Europar Batasunaren araudi, politika eta jarduerei buruz.
  13. Zabalkunde- eta dibulgazio-ekintzak garatzea Europar Batasunaren eraikuntzari buruzko eremuetan, gai horiei buruzko azterlanak eta prestakuntza-ekintzak egitea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea bultzatzea.

Lurralde-lankidetzari buruzko jarduerei dagokienez, Europako Gaien Zuzendaritzari dagokio:

  1. Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak osatutako Lurralde Lankidetzarako Europako Taldearen (LLET) barruan lankidetza bultzatzea eta koordinatzea, haren gobernantza-organoetan parte hartuz.
  2. Euroeskualdeko Konferentzian edo Pirinioez gaindiko Konferentzia Atlantikoan lankidetza bultzatzea eta koordinatzea, gobernantza-organoetan parte hartuz.
  3. Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia ordezkatzea Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) bileretan.
  4. Jaurlaritzaren ordezkaritza teknikoa koordinatzea Europar Batasunaren Interreg Europe ekimenaren kudeaketan.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-lankidetzako programak egitea eta horien jarraipena egitea, Europar Batasunaren kohesio-politikaren esparruan, bereziki, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren esparruan (POCTEFA).
  6. Nafarroako Foru Komunitatearekiko eta Euskal Hirigune Elkargoa erakundearekiko harremanak sustatzea, beste erakunde eta organismo publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoarekin dauden harreman-lotura berezietan oinarrituta.
  7. Europako lurralde-entitateekiko aldebiko eta alde anitzeko lurralde-lankidetza bultzatzea eta koordinatzea.
  8. Mugaz gaindiko harremanak sustatzea mugaren bi aldeetako eragile publiko eta pribatuen artean.
  9. Jaurlaritzako sailen mugaz gaindiko ekintzari buruzko aholkularitzan laguntzea.

7. artikulua.– Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritza guztiei dagokie, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei dagozkien egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeriaren arabera kontratu txikiak direnean.
  2. Indarrean dagoen legerian txikitzat tipifikatutako kontratuetarako beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onartzea beren jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. 15.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea eta onartzea, zergak kanpo utzita.
  4. Beren eskumeneko arloan, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburu horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  5. Lehendakaritzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak beren eremuan zehaztea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua gauzatuz; hori guztia, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra , 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mikel Anton Zarragoitia
(2024/12/03 - ) Europako Gaietarako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK