Lehendakaritza

Jardunaldia: Europako kontseiluaren 70. urteurrena (1949 -2019): Giza Eskubideak eta Demokrazia

Jardunaldia: Europako kontseiluaren 70. urteurrena (1949 -2019): Giza Eskubideak eta Demokrazia

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak "Europako Kontseiluaren 70. urteurrena: Giza Eskubideak eta Demokrazia" jardunaldia antolatu du 2019ko abenduaren 2an Donostiako Kursaal Jauregian.

Europako Kontseilua, 1949ko maiatzaren 5ean Londresko Itunak sortua, Europan giza eskubideen nazioarteko erakunde nagusia da. Erakundearen oinarrizko zutabeak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena eta Europako Gutun Soziala dira. Europako Kontseiluak Estrasburgon du egoitza eta 47 estatu kidek eta 830 milioi lagunek osatzen dute.

Jardunaldian jorratuko diren gai nagusien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren eragina; demokrazia eta lurralde-kohesioa; Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna eta Europako Kontseiluak balio demokratikoak zalantzan jartzeari emandako erantzuna.

Jardunaldia publiko orokorrarentzat zabalik dago.

JARDUNALDIKO EGITARAUA

Jardunaldia (PDF, 137 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Programme (PDF, 137 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Formularioa (epea itzi da) 

Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritza | Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak | Europako Gaietarako Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Palacio Kursaal
01009 Gipuzkoa (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia, Gipuzkoa
Izen-emate epea:
2019/11/18 - 2019/12/01