EUROPAKO LURRALDE LANKIDETZA
Lurralde-lankidetzaren helburuak mugaz haraindiko lankidetza areagotzen du, tokiko eta eskualdeko baterako ekimenen bitartez, bai eta lurralde-garapen integratua lortzeko xedea duen nazioz haraindiko lankidetza eta eskualdeen arteko lankidetza eta esperientzia-trukea ere.
Helburu horren baitan, Euskadin honako programa hauetan hartzen du parte.
"Espainia - Frantzia - Andorra" Programa Eragilearen helburu nagusia da mugaz haraindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala sustatzea, lankidetzaren bitartez.
- Espazio Atlantikoa
"Espazio Atlantikoa" programak Irlanda, Espainia, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batua biltzen ditu eta lankidetza sustatzearen bidez espazio atlantikoaren lurralde-kohesioa laguntzea du helburu nagusi.- 2014-2020 Programa Eragilea [pdf, 2MB] (ingelesez)
- 2014-2020 gaurkotasuna
- 2007-2013 Programa Eragilea [pdf, 1,9MB]
- www.coop-atlantico.com
- Europako hego-mendebaldea
"Europako Hego-mendebaldea" programak Espainia, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batua biltzen ditu eta lehiakortasunaren, berrikuntzaren, ingurumen-babesaren, garapen iraunkorraren eta lurralde-antolamenduaren arloko lankidetza du helburu nagusi- 2014-2020 Programa Eragilea [pdf, 1MB]
- 2007-2013 Programa Eragilea [pdf, 1,2MB]
- www.interreg-sudoe.eu
INTERREG C programak Europako lurralde guztia hartzen du eta bere helburu nagusia eskualde-garapeneko politiken eraginkortasuna hobetu eta Europar Batasuna modernizatzen laguntzea da, ezagutza eta praktika onak trukatzearen bidez.
- 2014-2020 Programa Eragilea (ingelesez) [pdf, 971KB]
- 2007-2013 Programa Eragilea [pdf, 2,6MB]
- www.interreg4c.eu
Azken aldaketako data: