Europa eta kirola
Lisboako Tratatua dela medio (2009), Europar Batasunaren (EB) eskumen-esparruaren barnean dago kirola, eta, hala, EBko Estatu kideen eta eskualde-mailako agintaritzen ekintzak bultzatu, koordinatu eta osatu ditzake.
Kirolak Europan duen garrantzia handitzeko helburuarekin, Europako Batzordeak hainbat aholku, ekimen, programa eta laguntza zehaztu ditu, kirolaren sektoreko eta industriako euskal erakundeak onuradun izan daitezkeenak, bai proiektuetan Europako beste kide batzuekin parte hartuz, bai eta kirol-mugimendu, -elkarte edo -azpiegiturak indartuz. Europar Batasunak kirola sustatzeko hartutako konpromiso horren erakusgarri da 2014-2020 aldirako Europako programazioa.
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak ezagutarazi eta Euskadira hurbildu nahi du Europako kirol dimentsioa; sustatzen du kirol sektorearen erakundeek ezagutzea Europak kirol mailan dituen politikak, programak, eta finantziazio-lerroak eta horietan, parte hartzea. Horretarako, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Euskadiko Europar Batasuneko Ordezkaritzaren laguntzarekin, ondorengo ekimenak burutzen ditu:
Europako politiken, programen eta finantziazioaren inguruko informazioa.
Gaiari buruzko jardunaldiak eta tailerrak antolatu.
- Europa Batasuneko Politika, Ekimenak eta Finantziazio-Lerroak, kirol arloan (2014)
- Kirolaren alorrean lan egin, prestatu edo esperientziaren bat izan nahi Europan? (2015)
- Europako politikak, programak eta finantziazioa kirol esparruan (2017)
- Kirol esparruan Europako proiektu batean nola parte hartu (2017)
Europar proiektuetan parte hartu nahi duten kirol erakundeei aholkularitza eskaini.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen diete europar proiektuetan parte hartu nahi duten kirol sektorearen erakundeei. Zerbitzu hori Euskadiko Europar Batasuneko Ordezkaritzak eskaintzen badu ere, aldez aurretik, harremana Euskal Kirol Eskolaren bitartez bideratu beharko da.