Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herritarrak

Nork kontsulta dezake?

Edozein herritarrek egin dezake bere informazioari buruzko kontsulta eta dagokion ziurtagiria ere eska dezake.

Zer eskaintzen du?

Kontsulta egiteaz gain, ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen du erregistroak. Ziurtagiri hau norbere lan curriculumari eransteko edo/eta edozein herri-administraziotan aurkezteko erabil daiteke. Balio guztiz ofiziala du, eta orain arte erabili izan diren kopia konpultsatuak ordezka ditzake.

Zer kontsulta mota egin daitezke?

Bi aukera daude:

  1. Egiaztatutako edota salbuespen bidez lortutako euskara maila altuenaren kontsulta egin edo ziurtagiria eskura daiteke.
  2. Egiaztatutako edota salbuespen bidez lortutako euskara maila guztien kontsulta egin edo ziurtagiria eskura daiteke ziurtagiri bakarrean ikasmaila guztiak izateko.

Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez, erregistrobateratua@euskadi.eus helbidera idatziz.

Ziurtagiriaren goiburuko datuak identifikatzeko erabili duzun txartel elektronikotik jasotzen ditu aplikazioak eta taulakoak jatorrizko erregistrotik (HAEE; HABE; Osasun Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila). Litekeena da bien artean desberdintasunak egotea, grafian aldaketaren bat egin duzulako, adibidez. Datuak eguneratu nahi badituzu, jatorrizko erregistrora jo beharko duzu.

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuak, 187/2017 Dekretuan agertzen diren euskara mailak baino ez ditu jasotzen. Bestelakoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako A1 eta A2 maila edota Euskaltegietako “urratsak”, adibidez, ez dira bertan jasotzen.

Ikasketak bukatutakoan paperezko ziurtagiria eskatu bazenuen, hezkuntza.tituluak@euskadi.eus  helbidera idatzi behar duzu, gertatutakoa azaldu eta ziurtagiri digital berria eskatzeko. Paperezko ziurtagiriaren eta NANaren kopia eskaneatuak erantsi behar dituzu. Hortik aurrera, jasota geratuko dira datu horiek Erregistro Bateratuan.

Ikasketak bukatu ondoren paperezko ziurtagirik eskatu ez bazenuen, ikasketak bukatu zenituen ikastetxera jo behar duzu, eta bertan eskatu zure dokumentazioa dagokion Lurralde Ikuskaritzara bidaltzeko, salbuespen ziurtagiria eman diezazuten.