Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herri-administrazio edo erakundeak

Zer egin behar da erregistrora sarbidea izateko?

Herri-administrazio edo erakunde bezala kontsultak egin ahal izateko, honako urratsak emango dira:

  • Erakundeko arduradunak egoki deritzan erabiltzaileak izendatuko ditu: pertsonal arduraduna, euskara teknikaria, etab.
  • Erakundeko arduradunak alta emateko formularioa bete (DOCX, 166 KB) (leiho berri batean irekitzen da) eta erregistrobateratua@euskadi.eus helbide elektronikora bidali beharko du.
  • Ez ahaztu eskaera bakoitzeko formulario bat bete beharko dela.
  • Erregistro Bateratuaren kudeatzaileok alta bideratuko dugu eta pertsona horri sarbidea emango diogu.

Pertsona baimenduak, txartel elektroniko pertsonala erabilita, dagokion erakundearen izenean kontsultak egin ahal izango ditu.

Nork kontsulta dezake?

Edozein herri-administraziok edo erakundek erabili ahal izango du erregistroa, beti ere, erabiltzailea izendatu eta alta eman ondoren.

Zer kontsulta daiteke?

Herri-administrazio edo erakunde moduan, aukera izango duzu pertsonek egiaztatutako euskara maila altuena kontsultatzeko edo/eta dituen euskara maila guztiak kontsultatzeko.

HPSk, erregistroko datuen erabilera zuzena egiten dela bermatu behar du. Ondorioz, egiten diren kontsulta guztiak erregistratuta geratuko dira, behar izanez gero, dagokion jarraipena egin ahal izateko.

Kontsultak banaka edo multzoka egin daitezke. Lehenengo kasuan, kontsultatu nahi den pertsonaren NAN zenbakia dagokion laukitxoan sartu behar da.

Kontsultak multzoka egiteko, berriz, CSV* motako fitxategia erabili beharko duzu (hau da, aldi berean NAN zenbaki bat baino gehiago kontsultatu ahal izateko). Kasu hauetan, gehienez ere 200eko sortak kontsultatzea gomendatzen dugu, kargak akatsik gabe egin daitezen.

* CSV motako fitxategiak (comma-separated values) datuak tauletan jasotzeko agiri sinple eta irekiak dira. Bertan, zutabeak koma bidez bereizten dira, eta lerroak, lerro-jauzien bidez.

Balio guztiz ofiziala dute. Lagungarria gerta liteke euskalduntze planak kudeatzeko orduan edo/eta hautaketa prozesuetan euskara ezagutza mailak egiaztatzerakoan.

Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez, erregistrobateratua@euskadi.eus helbidera idatziz.