Galdera ohikoenak
ETZEB
Erregistro Bateratuan ez daude sistematikoki jasota pertsona hauen datuak:
Euskal Herriko Unibertsitatean titulu ofizialen bat lortu duten pertsonak
- Titulazioa lortzeko bidean ikasketa-plana aldatu, edo titulazioz aldatu dutenak.
- Ikasketak unibertsitate batean hasi eta beste batean bukatu dituztenak.
Egoera horietako batean dauden eta C1 edo C2 mailak euskarako hizkuntza-titulu eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko ziurtagiria UPV/EHUn propio eskatu dutenen datuak, berriz, badaude Erregistro Bateratuan
- Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean ikasi eta titulu ofizial bat lortu duten pertsonen datuak ez daude Erregistro Bateratuan.
Araubide Orokorreko Irakaskuntzako tituluren bat lortu duten pertsonak
2008ko apirilaren 16tik 2017ko ekainera arte Araubide Orokorreko Irakaskuntzako tituluren bat lortu duten ikasle guztien datuak ez daude sistematikoki jasota Erregistro Bateratuan. Egoera horretan dauden pertsonek, paperezko ziurtagiria izanez gero, honako helbide elektronikora jo beharko dute ziurtagiri digitala eskatzeko: hezkuntza.tituluak@euskadi.eus
Aldiz, ikasketak bukatu ondoren paperezko ziurtagiria eskatu ez zutenek, ikasketak bukatu zituzten ikastetxera jo behar dute, eta bertan eskatu bere dokumentazioa dagokion Lurralde Ikuskaritzara bidaltzeko, salbuespen ziurtagiria eman diezaieten.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluren bat lortu duten pertsonak
Espainiar Estatuko Hizkuntza Eskola Ofizial guztiek emandako euskara ziurtagiriak ez daude sistematikoki jasota, bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialei dagozkienak.
Herritarrak
Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez, erregistrobateratua@euskadi.eus helbidera idatziz.
Ziurtagiriaren goiburuko datuak identifikatzeko erabili duzun txartel elektronikotik jasotzen ditu aplikazioak eta taulakoak jatorrizko erregistrotik (HAEE; HABE; Osasun Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila). Litekeena da bien artean desberdintasunak egotea, grafian aldaketaren bat egin duzulako, adibidez. Datuak eguneratu nahi badituzu, jatorrizko erregistrora jo beharko duzu.
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuak, 187/2017 Dekretuan agertzen diren euskara mailak baino ez ditu jasotzen. Bestelakoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako A1 eta A2 maila edota Euskaltegietako “urratsak”, adibidez, ez dira bertan jasotzen.
Ikasketak bukatutakoan paperezko ziurtagiria eskatu bazenuen, hezkuntza.tituluak@euskadi.eus helbidera idatzi behar duzu, gertatutakoa azaldu eta ziurtagiri digital berria eskatzeko. Paperezko ziurtagiriaren eta NANaren kopia eskaneatuak erantsi behar dituzu. Hortik aurrera, jasota geratuko dira datu horiek Erregistro Bateratuan.
Ikasketak bukatu ondoren paperezko ziurtagirik eskatu ez bazenuen, ikasketak bukatu zenituen ikastetxera jo behar duzu, eta bertan eskatu zure dokumentazioa dagokion Lurralde Ikuskaritzara bidaltzeko, salbuespen ziurtagiria eman diezazuten.
Erakundeak
Kontsultak banaka edo multzoka egin daitezke. Lehenengo kasuan, kontsultatu nahi den pertsonaren NAN zenbakia dagokion laukitxoan sartu behar da.
Kontsultak multzoka egiteko, berriz, CSV* motako fitxategia erabili beharko duzu (hau da, aldi berean NAN zenbaki bat baino gehiago kontsultatu ahal izateko). Kasu hauetan, gehienez ere 200eko sortak kontsultatzea gomendatzen dugu, kargak akatsik gabe egin daitezen.
* CSV motako fitxategiak (comma-separated values) datuak tauletan jasotzeko agiri sinple eta irekiak dira. Bertan, zutabeak koma bidez bereizten dira, eta lerroak, lerro-jauzien bidez.
Balio guztiz ofiziala dute. Lagungarria gerta liteke euskalduntze planak kudeatzeko orduan edo/eta hautaketa prozesuetan euskara ezagutza mailak egiaztatzerakoan.
Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez, erregistrobateratua@euskadi.eus helbidera idatziz.