Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Etxebizitza Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan betetzen ditu bere egitekoak:
- Etxebizitza-politikaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa.
- Etxebizitza-politikaren finantza-kudeaketa.
- Finantza- eta dirulaguntza-neurriak, etxebizitzaren, lurzoruaren eta etxebizitzak birgaitzearen arloetan.
- Etxebizitzaren arloko prozesu eragileen zuzendaritza funtzionala.
- Arlo horietan, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
- Etxebizitzaren arloko politika publikoen plangintza estrategikoa, koordinazioa, kudeaketa operatiboa, exekuzioa eta ebaluazioa lantzea, herritarren parte-hartzea sustatuz. Hori guztia, ezertan eragotzi gabe Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkion eskumenak.
- Etxebizitza-programaren aurrekontu-aurreproiektuaren proposamena lantzea, eta etxebizitza- programaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa egitea, Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinazio-eskumenak errespetatuta.
- Kudeaketa-informazioa integratu eta bateratzea, eta sailari atxikita dauden etxebizitzaren arloko partaidetzapeko sozietateen eta sozietate publikoen estrategien eta jardueren jarraipena eta kontrola egitea.
- Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ordaintzea eta haren finantza-kudeaketa egitea.
- Etxebizitza-arloan babestekoak diren politika eta eremuetako planen, finantzaketa-programen eta araubide juridikoaren proposamenak lantzea.
- Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioa proposatzea.
- Etxebizitza-politikaren helburuak lortzeari begira, politika publikoek zer-nolako eragina duten aztertzea; bereziki, etxebizitzak arrazoizko prezioan eskaintzeko bultzatzen diren programek.
- Sailburuordetzaren jardun-arlokoak izanik, sektorean eragina duten ikerketa, txosten eta argitalpen ekonomikoak egitea, politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko etxebizitzaren arloan.
- Zerbitzu Zuzendaritzari proposatzea Estatistika Planean sar ditzala Etxebizitza Sailburuordetzako gaiei buruzko eragiketak, baita gai horiei buruzko txostenak, azterketak eta estatistika-analisiak lantzea ere, hargatik eragotzi gabe sailaren estatistika-organo bereziaren eskumenak.
- Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, informazio-sistemen plan estrategiko eta operatiboak diseinatu eta ezartzea etxebizitza-programaren arloan, eta administrazio-informazioko sistemak mantendu eta kudeatzea, sektorearen errealitatea eta haren bilakaera behar bezala ezagutzen dela bermatzeko.
- Etxebizitzaren alokairu-merkatuaren erreferentzia-indizeen sistema garatzeko koordinazio teknikoa gauzatzea, eta beste horrenbeste egitea etxebizitza- eta lurzoru-merkatuaren errealitatearen jarraipena eta behaketa egiteko beste tresna batzuekin.
- Etxebizitza-arloko zerbitzuak hobetzeko eta modernizatzeko planak eta programak diseinatu eta ezartzea, eta, horretarako, teknologia telematiko berriak, etengabe hobetzeko tresnak eta parte-hartzea bultzatzea, ezertan eragotzi gabe Jaurlaritzaren organo zentralek arlo horietan dituzten eskumenak.
- Etxebizitzen sustapen itunduak iragarri eta kudeatzea eta horiei dagozkien onurak esleitzea.
- Hitzarmenak prestatzea eta pizgarriak esleitzea alokairuko etxebizitzak sustatzeko entitate publiko eta pribatuekin, baita alokairu-programak kudeatzea ere.
- Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan integratuta dauden etxebizitzak, eranskinak, merkataritza-lokalak, zuzkidura-bizitokiak eta baliabide ekonomikoak eskuratu, administratu eta kudeatzea, lege horretan aurreikusitakoaren esparruan.
- Honako prozesu deszentralizatu hauen zuzendaritza funtzionala: etxebizitzen eskaerak eta esleipena kudeatzea eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa kudeatzea; bitartekaritza-, informazio- eta adiskidetze-lanak egitea jabeen eta errentarien eskubideen arloan, jabetza horizontalari eta hiri-errentamenduei dagokienez; eta bereziki etxebizitzak birgaitzeko laguntzak izapidetzeko sistema kudeatzea.
- Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien esleipenak planifikatu, horien aginduak argitaratu, baremoak ezarri, koordinatu eta kontrolatzea.
- Kanpoko entitateekin koordinatzea (udalak, sustatzaile pribatuak, kooperatibak), etxebizitzak esleitzeko abian jartzen dituzten prozesuetan laguntzeko eta haien beharretara egokitutako datu-baseak hornitzeko.
- Fidantzak gordailutzeko araubide berezi itunduari buruzko eskaerak ebaztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroaren zuzendaritza funtzionalaz arduratzea, bat etorriz Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan xedatutakoarekin.
- Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroaren, Hutsik dauden Etxebizitzen Erregistroaren eta Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroaren zuzendaritza funtzionala.
8. artikulua.- Saileko zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak.
- Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:
- Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
- Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.
- Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.
- Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
- Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
- Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.
- Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.
- Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.
- Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
- Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
- Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.
- Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
- Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.
- Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
- Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.
KARGUAK
Mario Yoldi Domínguez
(2020/09/10 - 2024/06/26) Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak