Etxebizitzako, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan betetzen ditu bere egitekoak:
    1. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa.
    2. Babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-eremuei lotutako plangintza.
    3. Babes publikoko etxebizitzak edota zuzkidura-bizitokiak eraikitzea.
    4. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan.
    5. Batez ere etxebizitzetarako diren eraikinen birgaitzea sustatzea.
    6. Irisgarritasuna sustatzea eraikinetan eta hiri-ingurunean.
  2. Arlo horiei dagokienez, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
    1. Hiri- eta lurzoru-antolamenduko tresnen izapidetzea eta, hala badagokio, lanketa koordinatu eta kontrolatzea eta hori gauzatzeko kudeaketak egitea, betiere Etxebizitza  Sailburuordetzaren eskumen-eremuan.
    2. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako baimen-prozedurak izapidetzea.
    3. Pertsona fisiko eta juridikoekin eta administrazio publikoekin egin behar diren protokolo orokorrak eta hitzarmenak negoziatu, idatzi eta izapidetzea, eta horien jarraipena egitea, helburua izanik babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko lurzorua lortzea eta hirigintza- antolamendua eta -kudeaketa gauzatzea, bai eta ondare arkitektonikoa berreskuratzea ere.
    4. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan integratuta dagoen lurzorua administratzea, lege horretan aurreikusitakoaren esparruan, eta horren inbentario espezifikoa landu, antolatu eta kontrolatzea.
    5. Geografia-informazioko sistemak garatu, eguneratu eta mantentzea, non babes publikoko etxebizitzen hirigintza-eremuak eta -sustapenak identifikatuko baitira, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren esparruan. Zerbitzu Zuzendaritzarekin eta Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzarekin koordinatuta egingo du lan hori.
    6. Sailak berak egiten dituen jardueren ondoriozko eta beste sail batzuek gomendioan utzitako jardueren ondoriozko desjabetze-espedienteak izapidetzea, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari esleitutakoak izan ezik, bai eta ordezko etxebizitzak ematea ere, Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzekin koordinatuta.
    7. Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzen egitekoak koordinatzea, nahitaezko desjabetzeen lurralde-epaimahaiei eta Lurzorua Balioesteko Batzorde Teknikoari dagokienez.
    8. Sailak, bere egitekoak betetzen ari dela, parte hartzen duen ondare-eragiketei atxikitako higiezinen balorazio teknikoak egitea, Ekonomia eta Ogasun Sailarekin elkarlanean, eta higiezinen gaineko beste balorazio batzuk egitea edo halakoak egiten laguntzea, Ekonomia eta Ogasun Sailak hala eskatzen badio.
    9. Sailaren zuzeneko sustapenekoak diren sustapen publikoko eremuetako urbanizazio-obrak eta babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko obrak planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.
    10. Obretarako proiektuak idaztea eta obrak gainbegiratu, zuzendu eta ikuskatzea, babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien zuzeneko sustapenetan eta sustapen publikoko eremuen urbanizazio-obretan. Kasu batean zein bestean, obra-proiektuei onespen teknikoa eman beharko die, eta horien jarraipena egin eta exekuzioa kontrolatuko du, obren harrera egin arte.
    11. Sailak bultzatutako babes publikoko etxebizitzen sustapen itunduekin zerikusia duten proiektuak aztertzea eta horiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea, bai eta, hala badagokio, sustapen horiekin zerikusia duten obren gauzatzea kudeatu eta kontrolatzea eta horien jarraipen teknikoa egitea ere.
    12. Sailaren zuzeneko sustapenekoak diren babes publikoko etxebizitzak kalifikatzea eta deskalifikatzea, eskubideak bertan behera uztea, espedienteak birgaitzea –hala badagokio–, eta halako etxebizitzak aldatzeko, hobetzeko eta eraberritzeko obrak baimentzea, kalifikazioa eman eta gero.
    13. Eraikingintza eta urbanizazioa aztertu, ebaluatu eta kontrolatzea, eta eraikuntza-kalitatea antolatu, sustatu eta egiaztatzea, etxebizitzak eraikitzean eta lotutako urbanizazio-obrak egitean.
    14. Eraikuntza-sektorean kalitatea, jasangarritasuna eta lan-arriskuen prebentzioa integratzeko sistemak sustatzea, hargatik eragotzi gabe, azken horri dagokionez, arlo horietan eskumena duten organoen eskumenak.
    15. Eraikingintzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-entitateen eta -laborategien erantzukizunpeko adierazpenak erregistratu eta kontrolatzea, entitate eta laborategi horiei eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta lan, entsegu eta ikuskapenak egitea arlo horretan.
    16. Proiektuak gainbegiratzeko bulego gisa jardutea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sail guztiei dagozkien eraikingintzako obren harreren kontrol teknikoa egitea, baldin eta sail horiek, proiektuak gainbegiratzeko zerbitzu espezifikorik ez izateagatik, hala eskatzen badute.
    17. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen Erregistroa kudeatzea.
    18. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.
    19. Etxebizitzaren eta eraikingintzaren arloko araudi teknikoa lantzea.
    20. Arkitektura, eraikingintza, urbanizazio eta birgaitze jasangarriak sustatu, ikertu, bultzatu, zabaldu eta hedatzea, baita efizientzia energetikoa eta eraikuntzaren kalitatea ere, beste sail batzuekin eta administrazio publikoetako organoekin, profesionalekin eta erakunde eta elkarte publiko zein pribatuekin lankidetzan.

8. artikulua.- Saileko zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak.

  1. Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:
    1. Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
    2. Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.
    3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.
    4. Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
    5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
    6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.
    7. Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    8. Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-spedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.
    9. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.
  2. Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
    1. Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.
    2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
    3. Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.
    4. Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
    5. Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
    6. Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.
    7. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.
    8. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
  3. Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Pablo Garcia Astrain
(2021/01/30 - 2024/06/26) Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak