Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak.

Lurralde historiko bakoitzean, Etxebizitzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da, eta horren buru lurralde-ordezkari bat egongo da, organikoki Etxebizitzako sailburuordearen mende eta funtzionalki sailburuordetza horretako zuzendarien mende. Egiteko hauek izango ditu:

  1. Legeak eta xedapenak betetzen direla zaintzea gai hauetan sailari esleitutako eskumenei dagokienez: etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa; etxebizitza; arkitektura, eraikingintza, birgaitzea, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan, eta irisgarritasuna sustatzea.
  2. Lurralde-ordezkaritzaren zerbitzu orokorrak administratzea, eta hura osatzen duten administrazio-bulego eta -unitateen jarduerak koordinatzea.
  3. Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa eta ordezko etxebizitza izateko eskubidea aitortzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea.
  4. Etxebizitzako prestazio ekonomikoa kudeatzea. Hala ere, Etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko urriaren 10eko 147/2023 Dekretuaren 33. eta 34. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, Alokabide SAk etxebizitzarako prestazio ekonomikoa kudeatzen lagunduko du, dekretuaren 34. artikuluan aurreikusitako jarduketak eginez, eta inola ere ez du izango agintaritza publikoaz baliatzeko ahalmenik.
  5. Beharrezkoak diren eskritura guztiak egilestea, batetik, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondorioz eta, bestetik, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, Etxebizitzako sailburuordeak, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariek eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariek etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan hartutako ebazpenak aplikatzearen ondorioz sortutako egoera juridikoak formalizatzeko.
  6. Babes publikoko etxebizitzen kalifikazioak ematea eta deskalifikatzea, eskubideak indargabetzea eta espedientea birgaitzea, behin-behineko kalifikazioan onartutako proiektuaren aldaketei buruz ebaztea, eta etxebizitza horiek aldatzeko, hobetzeko eta eraberritzeko obrak baimentzea, kalifikazioa eman ondoren; hala ere, salbuespena izango da sailaren zuzeneko sustapena duten etxebizitzei dagokienez dekretu honen 13.2.m) artikuluan Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari aitortutako eskumena.
  7. Premia nabarmeneko arrazoiak direla-eta, etxebizitza-erregimenaren aldaketa ebaztea, baita etxebizitza eta lokal babestuen erabilera-aldaketa ere.
  8. Sustatzaileei behin-behineko kalifikazioan, erosleei edo errentatzaileei etxebizitzak entregatzeko epean eta salerosketako eskritura publikoa egilesteko epean obrak egiteko finkatutako epea luzatzeari buruz ebaztea, hori guztia sailak sustatzen ez dituen babes publikoko etxebizitzei dagokienez.
  9. Bizitegi-parke babestua ikuskatzea, hargatik eragotzi gabe udal-eskumenak.
  10. Bizigarritasun- eta ekipamendu-baldintzei buruzko txostena egitea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren babesean, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei immigrazio-arloan dagozkien eskumenak.
  11. Zaurgarritasun ekonomikoari eta etxebizitza libreen edukitzaile handien eta hiri-etxebizitzen okupatzaileen arteko bitartekotzari buruzko txostena egitea, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 439.6, 655 bis eta 685.2 artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.
  12. Babes publikoko etxebizitzen lege-araubidearen arau-hausteengatiko eta etxebizitzen gabezia higieniko-sanitarioengatiko zehapen-prozedurak instruitzea, prebentziozko edo kautelazko neurriak hartuta. Horretarako, administrazio-unitate berezi bat egongo da lurralde-ordezkaritzetan, zehapen-prozedura guztien instrukzioaz arduratzeko.
  13. Behin-behineko kalifikazioa indarrean dagoen bitartean, baimena ematea sailak sustatzen ez dituen babes publikoko etxebizitzen guztizko prezioaren konturako zenbatekoak jasotzeko.
  14. Sustatzaileari banku-abala edo aseguru-kontratua itzultzeari buruz ebaztea, behin betiko kalifikazioa emandakoan edo obrak legezko epearen barruan amaitutakoan.
  15. Sailaren zuzeneko sustapeneko etxebizitzetan, etxebizitza horiek erosteko maileguen amortizazio aurreratua baimentzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurzoru Ondare Publikoan sartuta dauden etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta eraikin osagarrien okupatzaileen aurkako utzarazpen administratiborako espedienteak ebaztea, hala badagokio botatzeak eta beharrezko diren neurri guztiak gauzatuz. Era berean, ondare horretan sartutako etxebizitzak eta lokalak bidegabe okupatzeagatik dagozkion salaketak jartzea.
  16. Azaroaren 20ko 8/1987 Legearen bidez sortutako Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoari eta Nahitaezko Desjabetzeko lurralde-epaimahaiei laguntzea, bitarteko eta baliabide materialak eta giza baliabideak ematea eta administrazio-euskarria ematea, eta azken horien idazkari-lanak egitea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.
  17. Hiri-etxebizitzen jabeen eta errentarien eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzea ere. Halaber, bitartekaritza- eta adiskidetze-egitekoak betetzea higiezinen jabeen artean eta horien eta maizterren artean sortzen diren auzietan, betiere aldez aurretik alderdi interesdunekin adostuta eta haien araudi erregulatzailearekin bat etorrita.
  18. Hiri-finken errentamendu-kontratuen ondoriozko araubide orokorreko fidantzak jaso eta itzultzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzea, Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
  19. Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroa eta Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroa kudeatzea.
  20. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkien gainerako ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak.

Lurralde-ordezkariei dagokie funts aurreratuen araubidearen barruan beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzeko eskumena. Araubide hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren II. kapituluko bigarren atalean dago araututa.

Horrez gain, lurralde-ordezkariei dagokie indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea haiei dagokien eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua eginez beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-esparruetan. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Kargu historikoak

Mª Concepción Fernández Ordoyo
(2024/06/27 - 2024/09/30) Ordezkaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak