Lehendakaritza

Estatu-laguntzak

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren bidez egotzitako eginkizunen artean, Europako Gaietarako Zuzendaritzari dagokio Europar Batasuneko Zuzenbidea aplikatzen den gainbegiratzea eta koordinatzea (15. artikuluko e letra), Europako erakundeei egin beharreko jakinarazpen ofizialak kontrolatzea eta bideratzea (15. artikuluko f letra) eta, horrez gain, Jaurlaritzako sailei aholku ematea Batasunaren araudi, politika eta ekintza interesgarrien inguruan (15. artikuluko k letra). Era berean, Zuzendaritza lankidetzan ari da Europar Batasunerako Kanpo Politika eta Lankidetza Ministerioko Estatuko Idazkaritzarekin.

Estatuko laguntzen arloan adierazitako eginkizunak betetzeko, Europako Gaietarako Zuzendaritza koordinazio organo izendatu zuten estatuko laguntzen arloan (Gobernu Kontseiluaren Akordioa, 1993ko ekainaren 22ko bileran hartutakoa, Autonomia Erkidegoko Administrazio Sailek Europako Erkidegoko Batzordeei jakinarazpenak egiteko prozedura arautzen duena).

EBren Funtzionamendu Tratatuaren (EBFT) 3.1.b) artikuluaren arabera, Europar Batasunak bere gain hartzen du, berariaz, barne-merkatuaren funtzionamendurako beharrezkoak diren eskumenei buruzko arauak ezartzeko eskumena.

Estatuek emandako laguntza publikoek barne-merkatuarekin duten bateraezintasunaren arabera (EBFTren 107.1 artikulua), Europako Batzordeak baimenduko ditu estatuek emandako laguntza publikoak. Horretarako, jakinarazteko eta baimentzeko prozedura ezarri du.

Koordinazio-organo gisa duen eginkizunaren barruan, Europako Gaietarako Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzako sailei eta gainerako euskal administrazio publikoei aholkuak ematen dizkie estatuko laguntzei buruzko Europako Araudiaren arloan. Horretarako, txostenak egiten ditu OCErako edo dagokion organo auditorerako, betiere hala eskatzen zaionean. Era berean, Europako Batzordeari eta Europako gainerako erakundeei jakinarazpen ofizialak izapidetzeko erantzukizuna du, Europar Batasunerako Kanpo Politika eta Lankidetza Ministerioko Estatuko Idazkaritzaren bidez. Bere lanaren osagarri gisa, Europako Batzordearekin komunikazio ofizialak egiten dira estatuko laguntza-dosierren inguruan jarraipena egiteko. Azkenik, Europako erakundeek estatuko laguntzen arloan onetsitako araudiari buruzko nobedadeak zabaltzen ditu Zuzendaritzak.

Azken aldaketako data: 2015/11/16