Lurralde-garapenaren adierazleak
Estatistika ikusi
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
Datuen iturria
-
MotaEstatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
- Gaia
-
Etiketak
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Sortze-data2024/05/10
-
Eguneratze-data2024/05/10
-
Eguneratze-maiztasunaUrtero
Deskribapena
102126 - "Lurralde-garapeneko adierazleak" estatistika-eragiketa jarraitua bezala planteatzen da, eta emaitzak urtero aurkeztuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzerako lurralde-garapenarekin lotutako datu-sorta bat da. Estatistika Eragiketaren erakunde arduraduna Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako Estatistika Organoa da, eta EUSTAT erakunde laguntzaile gisa parte hartzen du. 990104.- "Udal adierazleak" eta 172514.- "Euskal AEko udal mailako iraunkortasun adierazleak" eragiketekin lotura estua duen eragiketa da.
Lurraldeen egoerak, joerak eta aurrerapenak ebaluatzeko aukera emango duten lurralde-garapeneko adierazleak sortzea tresna erabilgarria da lurralde-kohesioaren eta landa- eta itsasertz-ingurunearen babesaren ikuspegitik, Euskal AEko landako eta itsasertzeko eremu deprimituen suspertze sozioekonomikoa eta lurralde-berroneratzea sustatuz. Lurralde-kohesioak indartu egiten du zerbitzuetarako sarbidearen garrantzia, garapen jasangarria, «geografia funtzionalak» eta lurralde-azterketa. Euskadik Iberiar Penintsula eta Europa lotzen dituen korridorean duen kokapen estrategikoari eta populazio-dentsitate handiari esker, lan hori bereziki delikatua da gure kasuan. Landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko mugak desagertu egiten dira. Egoera horren aurrean, funtsezko zeregina da urbanizazio-maila handiagoko eta txikiagoko eremuen arteko sinergiak bilatzea, batzuk zein besteak babestuz. Azken batean, informazio estatistikoko iturri bat izan nahi da, espazioan bereizteko eta denboran jarraitzeko baldintza jakin batzuk betetzen dituena, udal-garapenaren errealitatera zehatz hurbiltzeko eta, horrela, haren egoeraren analisi eta diagnostiko fidagarria egiteko. Horrela, gizarte-kohesioa, garapen ekonomikoa eta ingurumena errespetatzea helburu duten programak sustatu ahal izango dira.