Euskal Autonomia Erkidegoko ur masen kalitatearen estatistika. 2008-2012.

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Datuen iturria
  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2011/09/30
  • Eguneratze-data
    2016/05/12
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe
  • Datuen hasiera-data
    2007/01/01
  • Datuen amaiera-data
    2012/12/31

Deskribapena

Uraren Euskal Agentziak kudeatzen du EAEko lurrazaleko ur-masen egoeraren jarraipena egiteko sarea eta, berari esker, EAEko ibai, trantsizio-ur, itsasertzeko ur eta barruko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipena egin daiteke. Euskal Autonomia Erkidegoko lurrazaleko ur-masen kalitatea zaintzeko sarearen barruan barne hartuta dauden hainbat proiektu landu eta garatzen ari dira gaur egun.

Lurrazaleko uren kalitatea kontrolatzeko funtsezkoak dira honako alderdi hauek:

  • Laginketa-estazioen sare bat diseinatzea. Horiek eremu hautatua osatzen dute eta horiek aztertuz lortuko da ur-masa edo -azpimasa baten egoera kalifikatzea. Laginketa-estazio bakoitzarekin lotuta hainbat laginketa-puntu bereiziko dira, azterketaren xede diren aldagaien arabera, azterketaren xede den matrizearen arabera eta laginketa-puntuaren ezaugarrien arabera.
  • Lanaren kontrola eta zaintza egiteko hainbat puntuk osatzen dute sarea; halaber, interkalibrazio-sareko eta erreferentziazko sareko puntuak bereizten dira sarean.
  • Laginak hartzea azterketa biologikoa eta fisikokimikoa egiteko.
  • Azterketa biologikoak, laborategiko lanaren zati bezala. Xede horrekin, azterketaren xede diren ekosistemetako hainbat konpartimenturen osaera eta ugaritasuna aztertuko dira: makroornogabe bentonikoak, fauna iktiologikoa, uretako flora (makrofitoak, makroalgak eta angiospermak).
  • Hainbat matrizeren (ura, sedimentua, biota) azterketa fisikokimikoak. Horretarako, baldintza fisikokimiko orokorrekin eta substantzia poluitzaile berariazkoekin erlazionatutako aldagaiak aztertuko dira laborategian, eta horien kontrola egingo da ondoren.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.