Euskal Autonomia Erkidegoko Industria-hondakin ez-arriskutsuen estatistika. Urterokoa 2008-2012.

Estatistika ikusi

Industria-hondakin ez-arriskutsuak hondakin korrontearen, lurraldearen eta kudeaketa motaren arabera. EAE.

Hondakin ez Arriskutsuen kudeaketa tratamendu mota eta "NUTS 1" motako eskualdeen arabera.

Europako Hondakinen Katalogoa, EHK (Batzordearen maiatzaren hiruko 2000/532/EE Erabakiak onartua eta Batzordearen utarrilaren 16ko 2001-118 Erabakiak, urtarrilaren 22ko 2001-119 Erabakiak eta uztailaren 23ko 573-2001 Erabakiak aldatua)

  • CER (.pdf 157 kb)

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Industriako jarduerek sorrarazitako hondakin ez-arriskutsuak mota hauetakoak izan daitezke:

Industria-hondakin egonkorrak: Hondakin egonkorrak eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko esanguratsurik izaten ez duten hondakinak dira; hondakin egonkorrak ez dira ez disolbagarriak ez eta erregaiak ere, ez dute bestelako erreakzio fisiko nahiz kimikorik izaten, ez dira biodegradableak, ez dute eragin negatiborik beraiekin kontaktuan jartzen diren beste materia batzuengan eta, ondorioz, ez diote kalterik egiten ingurumenari edo gizakion osasunari. Lixibiabilitatea, hondakinen poluitzaile-kopurua eta lixibiatuaren ekotoxitatea ez dira esanguratsuak izango hondakin egonkorretan. Hona hemen oro har egonkortzat jo daitezkeen hondakinen adibide batzuk: obretako zaborrak, lurrak, adreilu erregogorrak eta txatarra.

Hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen industria-hondakinak: Hiriko hondakinen ezaugarri berak dituzten industria-hondakinak dira; hondakin horiek hirikoekin batera kudea daitezke. Normalean, prozesutik ez datozen industria-hondakinak izaten dira. Adibidez, elikagaien hondakinak, papera, kartoia, plastikozko bildukiak...

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.