Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

UDALSAREA 21 LAN-KOADERNOA 12.ZKIA
KLIMA-ALDAKETARA EGOKITZEKO UDAL-PROGRAMAK EGITEKO GIDALIBURUA

Tokiko eskalan, Tokiko Agenda 21 da jasangarritasunaren aldeko ekintzak kudeatzen dituen tresna. Euskal Autonomia Erkidegoan ezarpen-maila handia duen tresna da. Ekintzak planifikatzeko, egikaritzeko eta ebaluatzeko aukera paregabea ematen du, eta ezin hobea da Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planei estuki lotuta dauden klima-aldaketaren aurkako udal-programak eta klima-aldaketara egokitzeko udal-programak txertatzeko. Hala, plan sektorial hauetan biltzen diren ekintza guztiak Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan sartzeko modukoak dira.

Klima Aldaketaren Aurkako Udal Programek emisioak murriztea dute helburu, baina egokitzapenera ere hurbiltzen dira. Klima Aldaketara Egokitzeko Udal Programen bidez, berariazko metodologia bat erabilita, arlo horretan gehiago sakontzen da.



Pdf formatuko dokumentua:
KLIMA-ALDAKETARA EGOKITZEKO UDAL-PROGRAMAK EGITEKO GIDALIBURUA (248 kb)


Issuu
KLIMA-ALDAKETARA EGOKITZEKO UDAL-PROGRAMAK EGITEKO GIDALIBURUA