Dokumentu honetan, udalerriek klima aldaketan duten rola aztertzen da, eta kidetutako udalerriei berotegi efektuko zenbat gas isurtzen duten kalkulatzeko erreminta eskaintzen zaie. Udalerriek, inbentario bat eginda, klima aldaketa eragiten duten udal aspektuak zuzentzeko eta hobetzeko aukera izaten dute; hala nola, hiri antolamendua, udalerriaren kudeaketa energetikoa, hondakinen kudeaketa edota energia hornidura. |