Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Haurren eta nerabeen eskubideak. Zain dezagun altxor hori. Iritzia eman Facebook Tuenti.
1989ko azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zuten Nazio Batuek. Horregatik, urtero azaroaren 20an, Haur eta Nerabeen Eskubideen urteurrena ospatzen dugu. Eusko Jaurlaritza ospakizun honetara batzen da urtero “Eskubideak eta Betebeharrak” kanpainaren bitartez. Aurten, haurrak eta nerabeak gure altxorra direla gogorarazi nahi diogu gizarteari, eta baita haien eskubideak babestea eta bultzatzea guztion lana dela ere. Horrela, 2012ko leloa “Haur eta Nerabeen Eskubideak. Zain dezagun altxor hori!” izan da.
Uste al duzu gure gizarteak altxor hori nahiko zaintzen duela? Zer egin daiteke haurren eta nerabeen ongizatea eta eskubideak hobetzeko? Emaiguzu zure iritzia!