ESEP plana martxan jartzeko argibideak
ESEP azalpena et argibideak: eredua
ESEP euskara sustatzeko ekintza plana da, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari (EBPN) jarraipena emango dion plana. Plan integrala da , euskara sustatzeko egiten diren ekintzak biltzen dituena.
ESEP plana martxan jartzeko argibideak eta beronen azalpenerako toki erakundeei bidali zitzaien; hona hemen dokumentua:
EBPNtik ESEPera egindako aldaketan zein metodologia eta urrats jarraitu zehatz-mehatz azaldu zitzaien alkate eta teknikariei.
ESEP egitura
ESEP esparru hauetara zabaltzen da:
Euskararen jabekuntza
1. Familia bidezko transmisioa
2. Irakaskuntza
3. Euskalduntze-alfabetatzea
Euskararen erabilera
4. Administrazioa ----->Erabilera planak
5. Gune Geografiko Euskaldunenak
6. Arlo sozioekonomikoa
7. Aisia eta kirola
Euskararen elikadura
8. Liburugintza
9. Kulturgintza
10. Publizitatea
11.Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
12.Hedabideak
13.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
Euskararen aldeko motibazioa
14.Sentsibilizazioa eta motibazioa
Euskararen zabalkundea
15. Barruko proiekzioa
16. Kanpoko proiekzioa
ESEP jarduerak
Euskararen Sustapenerako Ekintza Planak (ESEP) gure artean hiru urte zeramatzan 2015ean, eta toki erakundeek ahalegin handia egin dute lehengo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko (EBPN) ekintzak ESEP marko berrira ekartzeko.
Liburu hau ESEPetik EBPNrako trantsizio horretan, han-hemen udaletan egin dituzten ekimenak edo jarduerak, egitasmoak eta beste biltzera dator, planak egitean beste erakundeek zein ekimen berri egin duten edota antzekoak edo berak izan daitezkeen ekimenak ESEPeko zein esparru, neurri eta ekintzatan kokatu dituzten ikusi ahal izan dezaten.
Bigarren helburu bat duke liburu honek bere apalean: normalizazioaren munduan dauden eta egongo diren teknikariek eskuliburu bat izatea, zer egiten den zein esparru, neurri eta ekintzatan eta jarduerak nola deskribatzen diren erakustea. Hori abiapuntu eta euskarri bat izan daiteke udalerri mailako normalizazio planak diseinatu edo aurrera eramateko momentuan.
Katalogo oso bat jasota dago: 1.800 jarduera inguru, guztiak ere 2014an eta 2015ean abian jarritakoak, 100 udalerri baino gehiagori dagozkienak. Eremuz eremukako praktika onak bildurik, liburuak erreferentzia izan nahi du bereziki udalentzat, udaletako euskarako zinegotzientzat eta hizkuntza normalizazio teknikarientzat, eta herri mailan euskararen erabilera sustatu nahian ari diren guzti-guztientzat
Jarduera hauen iturri nagusia Irati aplikazioa izan da. Udalek bertan sartutako jarduera-fitxetako deskribapenak hartu dira oinarri.