Ertzaintzaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Ertzaintzaren Zuzendaritzak egiteko hauek ditu:

  1. Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta gailuak prestatzea eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea.
  2. Zuzendaritza honen menpe dauden Ertzaintzaren alorren, lurralde-unitateen, unitateen eta atalen zuzeneko agintaritza, Ertzaintzaren egitura arautzen duen aginduari jarraikiz.
  3. Segurtasun Sailari Mioien, Foralen eta Mikeleteen sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion eskumenez baliatzea, betiere bat eginik Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 110. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan xedatutakoarekin.
  4. Trafiko Zuzendaritzak bere eskumenekoak diren alorretan finkatzen dituen jarraibideak, zirkularrak, irizpideak eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea. Bi zuzendaritzen artean ezartzen diren helburuak Ertzaintzak izendatuta dituen helburuen multzoan txertatuko dira.
  5. Ertzaintzaren polizia judizialeko eta ikerketa kriminaleko egitekoei dagozkien lanak zuzentzea.
  6. Polizia judizialaren arduradun den aldetik, Fiskaltzarekiko eta agintaritza judizialekiko harremanak zaintzea.
  7. Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien egitekoak betetzea, eta, oro har, segurtasuna bermatzeari begira garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.
  8. Herritarren segurtasunaren arloan, zehatzeko ahala erabiltzea; horrela, 30.000 eurorainoko isun-zehapenak jarriko ditu, bai eta faltak egiteagatik aurreikusitako gainerako zehazpenak ere.
  9. Ukitutako zuzendaritzekin batera, Ertzaintzaren zentroetan eta Segurtasun Sailaren komunikazio azpiegituretan ezarri beharreko segurtasun-neurriak zehaztea, eta, era berean, eraikin eta instalazio instituzionaletako segurtasun-neurriei buruzko aholkuak ematea.
  10. Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion egitekoak.
  11. Segurtasun pribatuaren arloan autonomia-erkidegoak dituen berezko eskudantziak gauzatzea, Segurtasun Sailaren beste organo batzuei agindu gabekoak badira, eta izendatu ahal izan zaizkion beste zeinahi, bai berariazkotasunagatik, bai Ertzaintzari esleitutako egitekoen edo zerbitzuen atxikipenagatik edo osagarritasunagatik. Halaber, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroa eramatea dagokio.
  12. Zehatzeko ahala erabiltzea; horrela, segurtasun pribatuaren arloan, arau-hauste astun eta arinengatiko zehapenak ezarriko ditu.
  13. Saileko beste organo batzuei laguntzea egiaztatze- eta ikuskatze-jarduerak egiten, horrela eskatzen badute.
  14. Ertzaintzako polizia-unitateen plantilla organikoak proposatzea.
  15. Urrutiko kontrol bidez pilotaturiko aireontzien (dronak) hegaldi operazioen komunikazioarekin lotutako funtzioak. Honako hauei buruzko azterlanak eta proiektuak sustatzea: polizia-antolamendua, horren lanbide-modernizazioa, jarduera-plan orokorrak eta kudeaketa- eta kontrol sistemak.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
  2. Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  5. Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
  6. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
  7. Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  8. Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  9. Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
    Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira.
  10. Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
  11. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Larrauri-Mendotza Bidea, 18
48950 Erandio
Bizkaia
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Victoria de Jesus Landa Moux
(2021/12/21 - 2024/06/26) Ertzaintzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak