Titulun Lanbideen Erregistroa: Tituludun lanbideak, Elkargo Profesionalak eta Kontseiluak

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntza du bere lurralde esparruan tituludun lanbideek aurrera daramaten jarduna eta bere lurraldean diharduten elkargo eta kontseilu profesionalen inguruan.  

TITULUDUN LANBIDEAK dira zientzia edo jakinduria-adar bateko ezagutzak eta teknikak erabiltzen dituztenak, eta gaitasuna egiaztatua dutenak unibertsitateko edo legez ezarritako edo agintari eskudunek onartutako beste nolabaiteko titulu akademiko baten bitartez.

ELKARGO PROFESIONALA zuzenbide publikoko korporazio bat da, eta nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa du. Interes orokorreko helburuekin bat arituz eta egitura eta funtzionamendu demokratikoaz baliatuz, tituludun lanbidea eta elkargoko kideen interes profesionalak ordezkatu eta babesten ditu.

Tituludun lanbide bereko elkargo profesionalek KONTSEILU PROFESIONAL bat osatu dezakete. Kontseiluak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-dekretua indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna berriz, gobernu-organoak eratzen direnean. Beren helburua tituludun lanbidearen ordezkari gorenak izatea eta defentsa egitea da, betiere, gizartearen interes eta premia orokorrekin bat eta lurralde-esparrutzat Euskal Autonomia Erkidegoa hartuta.

Tituludun lanbide batek Euskal Autonomia Erkidegoan elkargo profesional bakarra baldin badu, jardute-esparrutzat Autonomia Erkidego osoa duena, elkargo horrek kontseilu profesionalen eginkizunak hartu ahal izango ditu.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Elkarte eta Kontseilu Profesionalen eraketa: 0602501
  • Elkargo eta Kontseilu profesionalen datuen aldaketa: 0602502
  • Elkargo edo Kontseilu Profesionalen desegitea eta likidazioa: 0602503
  • Elkargo eta Kontseilu profesionalen lehenengo estatuen onartzea: 0602504
  • Elkargo eta Kontseilu profesionalen lehenengo gobernu-organoaren eraketa: 0602505
  • Elkargo eta Kontseilu profesionalei buruzko kontsultak: 0602506
  • Ziurtagiri eta kopia konpultsatuen bidezko erregistro-publikotasuna: 0602507
  • Tituludun profesionalen borondatezko inskripzioa: 0602508
  • Tituludun profesionalen datuen aldatzea: 0602509
  • Tituludun profesionalen inskripzioaren ezereztea: 0602510
  • EAEtik gorako elkargoetako datuak inskribatzea eta aldatzea: 0602513

Elkarte eta Kontseilu Profesionalen eraketa

ELKARGO PROFESIONAL berriak sortzea Eusko Legebiltzarrak legez onartu beharko du, profesional interesdunen behar hainbateko ordezkaritzak, eta behar bezala egiaztatuak, eskatuta.

Eusko Legebiltzarraren legea beharko da, halaber, elkargo bat beste batetik edo batzuetatik bereizteko, baldin eta elkargo berri horretan sartzeko behar den titulazioa jatorrizko elkargoan sartzeko behar zena ez bada

Elkargo baten sorrera beste bat edo batzuk desegiteagatik edo esparru zabalagoko beste batetik bereizteagatik gertatzen denean ordea, eraginpeko elkargo guztien aldeko akordioa beharko da. Gero, dagokion kontseilu profesionalak txostena egin beharko du derrigor. Azkenik, Jaurlaritzak dekretua emango du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

KONTSEILU PROFESIONALAK Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez sortuko dira. Kontseiluak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-dekretua indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna, berriz, gobernu-organoak eratzen direnean. Kontseilua sortzeko, beharrezkoa da sorrera-ekimenak lanbide bereko elkargo guztien aldeko iritzia jasotzea .

Tituludun lanbide batek Euskal Autonomia Erkidegoan elkargo profesional bakarra baldin badu, jardute-esparrutzat Autonomia Erkidego osoa duena, elkargo horrek kontseilu profesionalen eginkizunak bere gain hartu ahal izango ditu.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Elkargo eta Kontseilu profesionalen datuen aldaketa

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Elkargo edo Kontseilu Profesionalen desegitea eta likidazioa

Elkargo profesionalak Eusko Legebiltzarraren lege bidez desegingo dira.

Desegite legeak berak zehaztuko ditu halako eta halako elkargo desagertzeak sortuko dituen ondorio juridikoak, haren ondarea kitatzeko prozedura, eta eskubideak eta betebeharrak ezarriko ditu; eta soberakinik bada, haren xedea erabakiko du, dagokion elkargoaren estatutuetan xedatutakoari jarraiki.

Desegiten den elkargo profesionalak izaera juridikoa eta gaitasuna ere galdu egingo ditu desegiteko araua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik aurrera, baldin eta desegitea beste elkargo profesional berri bat edo batzuk sortu direlako gertatu ez bada . Halakoetan, desegiteak indarra izango du sorrerak indarra duen une berean.

Elkargo bat desegiten bada, lehenagotik sortutako beste batean edo batzuetan sartzen delako edo beste elkargo berri bat edo batzuk sortu direlako, desegindakoaren erlazio eta egoera juridiko guztiak beste elkargo horiek subrogatuko dituzte.

Desegin den elkargo profesionalaren lurralde-esparrua beste elkargo batzuen artean banatu behar bada, beste elkargo horiek desegin denaren erlazio eta egoera juridiko guztiak subrogatuko dituzte. Banaketa nola egin elkarrekin erabaki beharko dute, baina, erabaki hori hartzen ez duten bitartean, titularkidetasuna izango dute: zati ezineko kuotak beren artean banatuko dituzte, elkargoa desegin denean leku bakoitzean geratu den elkargokide kopuruaren arabera.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Elkargo eta Kontseilu profesionalen lehenengo estatuen onartzea

Elkargo profesionalek estatutu batzuk eduki behar dituzte, beren barne araubidea zehazten dutenak.

Gobernu-organoaren zeregina izango da estatutuak egitea eta aldatzeko lehenengo pausoa ematea, baldin eta aldaketa hori ez badu gutxieneko kide-quorumak eskatzen. Gutxieneko quorum hori estatutuetan zehaztutakoa izango da.

Elkargoaren osoko batzarrari dagokio estatutuen aldaketa onartzea. Onarpena baino lehen, jendaurreko erakustaldi bat izango da, hilabeteko epearen barruan, dagokion elkargoak eta elkargokideek zuzenketak aurkeztu ahal izateko.

Estatutuak eta estatutu-erreforma guztiak Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari jakitera eman behar zaizkio, sail horrek behin betiko onarpena agindu bidez eman dezan.

Horretarako, aldez aurretik, dagokion kontseiluaren -halakorik balego behinik behin- eta kasuan kasuko lanbidearen inguruko eskumenak dituen sailaren derrigorrezko txostena behar da.

Kontseilu profesionalek ere beren estatutu propioak izango dituzte. Kontseilu profesionaleko kide guztien gehiengo osoak onartu beharko ditu estatutuak; eta, horrezaz gain, beharrezkoa izango da elkargo bakoitzaren ordezkaritzako kideren baten aldeko botoa. Estatutuak onartu aurretik jendaurrean jarriko dira, hilabeteko epez gutxienez, elkargo profesionalak eta elkargo horietako kideak jakinaren gainean egon daitezen. Elkargo profesionalek eta elkargo horietako kideek egoki deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Estatutuak eta estatutu-erreforma guztiak Eusko Jaurlaritzako Justizi eta Herri Administrazio Sailari jakitera eman behar zaizkio, sail horrek, bere legezkotasuna egiaztatu ordoren, behin betiko onarpena agindu bidez eman dezan.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Elkargo eta Kontseilu profesionalen lehenengo gobernu-organoaren eraketa

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Elkargo eta Kontseilu profesionalei buruzko kontsultak

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Ziurtagiri eta kopia konpultsatuen bidezko erregistro-publikotasuna

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Tituludun profesionalen borondatezko inskripzioa

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Tituludun profesionalen datuen aldatzea

Tituludun profesionalen inskripzioaren ezereztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

EAEtik gorako elkargoetako datuak inskribatzea eta aldatzea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk