Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Arreta ematen diguten osasun-eremuko profesionalen titulazioen inguruko gardentasuna eta haien prestakuntza espezializatua kudeatu ahal izateko profesional horien zenbakia ezagutzeko beharra direla eta, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa sortzen duen Dekretuan (otsailaren 1eko 17/2022 Dekretua) garatzen den tresna behar da. Erregistro horrek jarduera EAEn betetzen duten profesional sanitarioak jasotzen ditu eta, zehatzago esateko, Osakidetzari, profesionalen elkargo eta kontseilu autonomikoei, osasun-zentroei eta osasunaren adarrean diharduten aseguru-erakundeei dagozkienak, bai eta gizarte-segurantzaren mutualitate laguntzaileei eta prebentzio-zerbitzuei dagozkienak ere.
Erregistro hori erabiltzaile orokorren esku dago, arreta ematen digun profesionalaren datu publikoak kontsultatu ahal izateko, bai eta profesionala bera ere bere prestakuntzaren inguruan erregistratu diren datuetara sartu ahal izateko.
Profesionalaren datu publikoen kontsultarako sarbidea
Dekretu horrek erregistroa Eusko Jaurlaritzako sailaren barruan osasun-arloan eskumena duen osasun-lanbideak antolatzeko eginkizunak esleituta dituen zuzendaritza-organoari atxikitzen dio; hari dagokio hura antolatu eta kudeatzea, bai eta datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko neurri egokiak hartzea ere. Dekretu hori gai horri lotutako zenbait araudiren exijentziaren ondorio da.
Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko Legearen (maiatzaren 28ko 16/2003 Legea) V. kapituluan arautzen dena jasotzen du; kapituluak administrazio sanitarioen artean informazioa eta komunikazioa trukatzea bermatuko duen informazio sanitarioko sistema arautzen du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluan hitzartutako baldintzekin bat.
Hura, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko Legeak (azaroaren 21eko 44/2003 Legea) ere arautu zuen; hark profesionalen erregistroak izatea arautzen du, horrela bete ahal izateko prestazio sanitarioen inguruan herritarrek dituzten eskubideak eta osasun-sistemaren giza baliabideen behar bezalako planifikazioa, izaera publikoa duten profesionalen datuak zehaztuta.
Era berean, Osasun Zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru Estatutuari buruzko Legearen (abenduaren 16ko 55/2003 Legea) 16. artikuluaren arabera, giza baliabideak planifikatzeko oinarrizko tresna gisa, langileen erregistroak ezarriko dituzte osasun-zerbitzuek, zeinetan inskribatuko baitira dagokien zentro edo erakunde sanitarioan zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
Lege-aurreikuspen hauek betetzeko, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak profesional sanitarioen erregistroei buruzko 2007ko martxoaren 14ko Erabakia hartu zuen, zeinaren bidez ezartzen baitziren administrazio sanitario eskudunek ezarri beharreko gutxieneko irizpideen eta eskakizunen printzipio orokorrak, administrazio horiek profesionalen erregistro publikoak arautzen dituztenean.
Hori dela eta, 2011ko uztailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (139. zk.) argitaratu zen Profesional Sanitarioen Informazio Sistemari buruzko Dekretua (uztailaren 5eko 153/2011 Dekretua), goian aipatutako araudiaren oinarrizko alderdiak garatzeko.
Aurrekoa garatzeko, 2014ko abuztuaren 14an argitaratu zen uztailaren 25eko 640/2014 Errege Dekretua, zeinaren xedea baita arautzea Profesional Sanitarioen Estatuko Erregistroa. Hori, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroaren DEKRETUAN (otsailaren 1eko 17/2022 DEKRETUA) islatzen da, zeinak araudi horiek ezarritakoa betetzeko eman baitu Eusko Jaurlaritzak.
Gainera, erregistro horren eginkizunak dira honako hauek: haren aplikazio-eremuko langileei buruzko datuak sartzea, datu publikotzat jotzen direnetara sarbidea izateko eta kontsultatzeko mekanismoak ezartzea eta herritarrek haiek baliatzeko bide ematea, bai eta osasun-administrazioko organoei giza baliabideak planifikatzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren datu eguneratuak ematea ere.
Nori dago zuzenduta
Erregistroari nahitaez eman behar diete langileen erregistroetan jasotzen diren profesional sanitarioen inguruan eskatutako datuen berri toki-administrazioa eratzen duten erakundeek, elkargo profesionalek, osasun-eremuko kontseilu autonomikoek eta kontseilu orokorrek, Zentroen Erregistro Orokorrean izena emanda dauden osasun-zentro pribatuek, osasun-zerbitzu eta -establezimenduek, gaitzaren adarrean diharduten aseguru-erakundeek, Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta lanbideko gaitzen mutuek, administrazio publikoenak ez diren laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuek. Bai eta epaitegi eta auzitegiek ere, lanbide-jarduna desgaitzeko edo eteteko Errege Dekretu hau indarrean sartu denetik sortzen diren epaiek jasotzen dituzten beharrezko datuen inguruan.
Bestalde, herritarrek, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko Legeak (azaroaren 21eko 44/2003 Legea) ezarritakoa betetzeko –Legeak profesionalen erregistroak arautzen ditu–, eraginkor egin ditzakete osasun-prestazioen inguruan dituzten eskubideak, eta eskubidea dute profesionalen datu publikoetara sartzeko. Printzipio hori betetzeko, publikotzat jotzen diren datuetara sarbidea izateko eta kontsultatzeko mekanismoak ezartzen dira eta herritarrek horiek baliatzeko bide ematen da.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Eusko Jaurlaritza
- Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
- Antolamendu eta Egiaztapen Sanitarioko Zerbitzua
- Donostia - San Sebastian kalea 1. Vitoria-Gasteiz, 01010
- Posta elektronikoa: soac@euskadi.eus
- Telefonoa: 945019234
Kodea(k)
Osasun arloko Profesionalen Euskal Erregistroa
BALDINTZA TEKNIKOAK
Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:
- IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
- Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.
INSTRUKZIOAK
- Profesionalen alta masibo bat egin nahi baduzu, XML fitxategi bat egin beharko duzu datuekin, dagokion eskemari jarraituz (3.0 bertsioa, 2024ko abuztuaren 29an eguneratua):
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu erabiltzailearen eskuliburua.
- Titulua edo horren egiaztagiria
Eskabide hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …)
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua:Tramitearen jarraipena eta espedientearen segimendua Nire karpeta-n egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.