Konposatu organiko hegazkorrak (KOH) igortzen dituzten instalazioen izapideak
Deskribapena
117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioak honako betebeharrak dituzte:
- Konposatu Organiko Hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan izena-ematea. 1/2013 Dekretuak konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroa ezartzen du, eta erregistro hori 183/2012 Dekretuak xedatutako ingurumenean eragina duten jardueren erregistroaren barruan dago.
- Erregistro horretan eragina izan dezaketen instalazioaren aldaketak jakinarazi behar dute.
- Urtero, martxoaren 31a baino lehen, disolbatzaileen urteko adierazpena bidali behar dute. 117/2003 Errege Dekretuak ezarritako emisioen gehienezko muga-balioak eta baldintzak bete dituztela adierazteko.
Erregistroan alta eskatzea
IPPC instalazioa izanez gero, erregistroan izena emango du, ingurumen-baimen bateratua bideratzearekin batera.
Instalazioak 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egiten badu, eta jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa bada, instalazio horrek konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroan eman beharko du izena.
Disolbatzaileen urteko adierazpena
117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioen titularrek dekretu horrek ezarri dizkien betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko behar dituen datuak eman beharko dizkiote ingurumen-organoari.
Aurreko urte naturaleko datuak bidali behar dira. Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroko instalazio guztiek disolbatzaileen kontsumoen taula beterik bidaliko dute urtero,baita atalasera heldu ez badira ere. Atalasa gaindituz gero, horrez gain bidali behar dituzte disolbatzaileen kudeaketa plana(k) edota emisioan gutxitzeko sistema(k) eta datuak azaltzeko memoria.
Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.
Erregistroan aldaketak jakinaraztea
Prozedura honetan jakinarazi beharreko aldaketak, 117/2003 Errege Dekretuaren 2. artikuluko aldaketez gain, honako hauek dira:
- 117/2003 ED eremuko beste jarduera bat egiten hasteko.
- Disolbatzaileen kontsumoa II. eranskineko goiko kontsumo atalera igotzeko.
Bestelako aldaketak urteko disolbatzaileen kudeaketa adierazpenan jakinaraziko dira eta EZ prozedura honetan:
- Jarduera batzuk egiten dituen inskribatutako instalazio batek jarduera horietatik bat egiten uzten duenean.
- Emisioak konfinatzeko eta iragazteko sistemen eta ekipoen beste aldaketa batzuk. Kasu horietan urteko disolbatzaileen adierazpenarekin erantsiko dira jarritako ekipoen ezaugarriak eta horien eraginkortasunari buruzko agiriak.
Erregistroan baja eskatzea
Erregistroan instalazioa baja emateko urteko disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera ez da behin behinekoa izan, baizik eta behin betikoa, esaterako, aldaketak lehengaietan, prozesuetan edota instalazioetan.
Muga-balio jakin batzuen dispentsa eskatzea
Instalazio baten titularrak organo eskudunaren aurrean egiazta badezake teknika erabilgarri onenak erabiltzen ari dela (TEO), muga-balio hauek betetzetik salbuetsi ahal izango da:
- Emisio-barreiatuen balioak, organo eskudunari frogatu ahal bazaio balio horiek ez direla egingarriak instalaziorako, ez teknikoki, ez ekonomikoki, eta, betiere, giza osasunerako edo ingurumenerako arrisku esanguratsurik espero ezin bada.
- 117/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten diren balioak, modu konfinatuan egin ezin diren jardueretarako, betiere eranskin horretan berariaz aipatzen bada aukera hori. Kasu horretan, emisioak murrizteko sistema bat ezarri beharko da, III. eranskinean adierazitakoaren arabera, salbu eta organo eskudunaren aurrean frogatu ahal bada aukera hori ez dela egingarria, ez teknikoki, ez ekonomikoki.
Nori dago zuzenduta
117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztiak; horretarako, honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Instalazioan 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egitea, eta
- Jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa izatea.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
- 945 01 69 62
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Erregistroan alta eskatzea: 0121801
- Disolbatzaileen urteko adierazpena: 0121802
- Erregistroan aldaketak jakinaraztea: 0121803
- Erregistroan baja eskatzea: 0121804
- Muga-balio jakin batzuen dispentsa eskatzea: 0121805
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Instalazioaren datuak eta disolbatzaileak erabiltzen dituzten jardueren datuak aurkeztea
- Instalazioari eta disolbatzaileak erabiltzen diren jarduerei buruzko datuak ematea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Administrazioari komunikazio-egintza
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Bete "Kontsumoen taula" formularioa
- Emisioak kalkulatzea
-
Disolbatzaileen Kudeaketa Plana (II. eranskina betetzeko aukera)
Bete beharko duzu excel artxiboa, instalazioan garatzen den jarduerari dagokiona. Baldin eta jarduera bat baino gehiago garatzen bada, jarduera bakoitzeko excel bat beteko da.
Excelean sartu dituzun datuak azaltzeko memoria bat sortu behar duzu “Disolbatzaileen Kudeaketaren Memoria” txantiloia erabilita. Tindategiek ez dute sortu behar aparteko azaltze-memoria datuen azalpen hori jardueraren excelean sartuta dagoelako.
Emisioen Gutxitze-Sistema (III. Eranskinaren aukera)
- Erabili Gutxitze-Sistema Excela, jarduera edozein dela.
- Bestelako gutxitze sistemak proposatu nahiez gero: 117/2003 ERREGE DEKRETUAREN III. ERANSKINEKO ADIBIDE PRAKTIKOAN JASOTAKOAREN BERDINAK EZ DIREN EMISIOAK GUTXITZEKO SISTEMEN PROPOSAMENETARAKO ESKAKIZUNAK117/2003 ERREGE DEKRETUAREN III. ERANSKINEKO ADIBIDE PRAKTIKOAN JASOTAKOAREN BERDINAK EZ DIREN EMISIOAK GUTXITZEKO SISTEMEN PROPOSAMENETARAKO ESKAKIZUNAK (PDF, 73 KB)
Excelean sartu dituzun datuak azaltzeko memoria bat sortu behar duzu “Disolbatzaileen Kudeaketaren Memoria” txantiloia erabilita. Tindategiek ez dute sortu behar aparteko azaltze-memoria datuen azalpen hori jardueraren excelean sartuta dagoelako.
- Disolbatzaile organikoen kontsumoari buruzko informazioa aurkeztea
- Disolbatzaileen balantzea jakinaraztea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Komunikazioa bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Komunikazioa sinatu.
- Komunikazioa eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Administrazioari komunikazio-egintza
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Aldaketei buruzko datuak aurkeztea

- Eskatutako bajaren arrazoia azaltzea
- Disolbatzaile organikoen kontsumoari buruzko azken urteko informazioa aurkeztea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Adierazi behar du emisio-balio barreiatuen dispentsa-eskaera den (4.3.a paragrafoa), edo II. eranskineko (4.3.b) balioen dispentsa-eskaera den.
Eskaeraren arabera, honako hauei buruzko informazioa emango da:
- Emisio barreiatuen muga-balioen dispentsa-eskaera bada (4.3.a):
- Frogatzea emisio barreiatuen muga-balioak ez direla egingarriak instalaziorako, ez teknikoki ez ekonomikoki (bi gauzak).
- Emisioen arriskuaren analisia, argitzeko giza osasunerako edo ingurumenerako ez dela esanguratsua (arlo honetako orientazio gisa, instalazioan erabilitako disolbatzaile nagusien arriskugarritasunari, hegakortasunari, iraunkortasunari, sakabanatzeari eta abarri buruzko informazioa gehitu daiteke, aurretik erabilitako beste enpresa batzuekin edo sektoreko beste enpresa batzuekin alderatuta)
- Modu konfinatuan egin ezin diren jardueretarako II eranskineko muga balioen dispentsa-eskaera bada (4.3.b):
- Jarduerak ezin direla modu konfinatuan egin frogatzea.
- Emisioak murrizteko sistema bat ezartzea, 117/2003 Errege Dekretuaren III. eranskinaren arabera, edo aukera hori ez dela bideragarria frogatzea, ez teknikoki, ez ekonomikoki.
-
Sektoreko TEOak eta instalazioan duten aplikagarritasuna aztertzea, erabiltzen diren TEOak eta inplementatzea aurreikusten diren TEOak zehaztuta, eta aurreikusitako kronograma barne.
Sektorean ezagutzen diren dokumentuez gain, honako hauek ere hartu behar dira kontuan:- Surface Treatment Using Organic Solvents including Wood and Wood Products Preservation with Chemicals
- Documento de Referencia sobre las Mejores Técnicas Disponibles para el uso de Disolventes Orgánicos en el Tratamiento de Superficies
- Guidance on VOC Substitution and Reduction for Activities Covered by the VOC Solvents Emissions Directive (Directive 1999/13/EC) March, 2009
- Página web de la Comisión Europea relativa a la Directiva 1999/13
- Página web de Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente relativa al Real Decreto 117/2003
-
- Aurrerantzean hartu beharreko ekintzen proposamena, honako helburu hauekin:
- Kontsumoak murriztea, emisioak murriztea, erabilitako disolbatzaileak hain arriskutsuak ez diren beste batzuekin ordeztea edo disolbatzailerik gabeko garbiketa-produktuak erabiltzea...
- Urtero, gutxienez, garbiketa-produktuak ordeztearen edo ezabatzearen bideragarritasun ekonomikoa ebaluatzea.
- Solidoen masa handitzea edo disolbagarrien kopurua murriztea.
- Aurreikusitako kronograma
- Jarduketen jarraipena egiteko proposamena. Urtean behin gutxienez, disolbatzaileen urteko aitorpenarekin, egindako jarduketen laburpena bidali beharko da, baita etengabeko hobekuntzarako proposamenaren egoera eta, hala badagokio, TEO berriak edo aurreikusitako ekintza berriak ere.
- Eskaera justifikatzeko idazkia aurkeztea
- Teknika erabilgarri onenak erabiltzen ari dela egiaztatzea
- Etengabeko hobekuntza proposatzea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.