Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroa

Deskribapena


Espedienteen izapidetzean dagoeneko zuzendu diren gorabeheren abisua (PDF, 62 KB)


Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoa Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailari atxikitako zerbitzu bat
da.

Enpresa- eta sindikatu-erakundeek jardun beharreko lurralde-eremuaren arabera ezartzen da eskumena. Zehazki, honela:

• Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza izango da gordailutzeko eta gainerako izapideetarako organo eskuduna, baldin eta sindikatu- edo
enpresa-erakundearen jarduera-eremua Lurralde Historikoaz haraindi badago edo hura Euskal Autonomia Erkidegoa bada.

• Bestalde, Lurralde Ordezkaritza izango da gordailutzeko eta gainerako izapideetarako organo eskuduna, baldin eta sindikatu- edo enpresa-erakundearen jarduera-eremua Lurralde Historikoaren berdina edo horren azpikoa bada.

Funtzioak

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoak, indarrean dagoen ordenamenduaren arabera, egintza hauek gordailutzea du helburu:

1. Sindikatuen eta enpresa-erakundeen eraketa.

2. Sindikatuen eta enpresa-erakundeen federazio eta konfederazioen eraketa.

3. Estatutuen aldaketak.

4. Sindikatu eta enpresa-erakundeak goi-mailako beste batzuetara afiliatzea, izaera funtzionalekoak zein lurraldekoak, bai eta
horietatik deslotzea ere.

5. Sindikatu eta enpresa-erakundeen bat-egitea eta integrazioa.

6. Sindikatu eta enpresa-erakundeen etendura eta deuseztapena.

7. Horrez gain, sindikatu- eta enpresa-erakundeek beren lege-ordezkaritza duten karguen izendapen- eta berritze-erabakiak utzi ahal izango dituzte.

GORDAILU - ZIURTAGIRIEN ETA ESTATUTUEN ESKAERA

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA ZUZENDARITZA

Donostia-San Sebastián Kalea, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ

Email: trabajo@euskadi.eus

 

ARABAKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA ORDEZKARITZA

Samaniego Kalea, 2-2ª solairua

01008 VITORIA-GASTEIZ

Email: trabajoaraba@euskadi.eus

 

BIZKAIKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA ORDEZKARITZA

Gran Vía, 85-7. solairua

48011 BILBAO

Email: eleccionesbizkaia@euskadi.eus

GIZPUZKOAKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA ORDEZKARITZA

San Bartolomé, 28-Beheko solairua

20007 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Email: concili-gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Empresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroa: 06080

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Nork eratu dezake sindikatu bat?

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoak, sindikatu-askatasunari buruzkoak, 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauek eratu dezakete sindikatu bat:

Lan-harremanak dituzten (Langileen Estatutuan ezarritakoak) zein Herri Administrazioen zerbitzupean administrazio- edo estatutu-izaerako
harremanak dituzten langileek; lanari loturiko helburuak izan behar dituzte, eta hauek dira jardunbiderik ohikoenak: negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboak zein banakako gatazkak hastea, elkarrizketa soziala eta herri-administrazioen erakundeetan parte-hartze instituzionala izatea.

3. Nork eratu dezake enpresa-elkarte bat?

Besteren konturako (edo beren ardurapeko) langileak dituzten enpresariek; lanari (besteak beste) loturiko helburuak izan behar dituzte, eta
hauek dira jardunbiderik ohikoenak: lan-negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboak zein banakako gatazkak hastekoa, elkarrizketa soziala eta
herri-administrazioen erakundeetan parte-hartze instituzionala izatea.

Apirilaren 1eko 19/1977 Legeari jarraikiz, beren ardurapean soldatapeko langileak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek soilik eratu ditzakete enpresa-elkarteak, Langileen Estatutuaren 1. artikuluak ezarri legez.

APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

- 19/1977 Legea, apirilaren 1ekoa, Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duena (BOE, 80. zk., 1977-04-04koa).

- 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, sindikatu-askatasunari buruzkoa (BOE, 189. zk., 1985-08-08koa).

- 416/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzkoa.

 

TRAMITAZIOA

- Entitate interesdunaren eskaerak honako hauek jaso behar ditu:

Sindikatu edo enpresa-elkarte bat eratzeko behar diren agiriak:

Eskaera-idatzia, horretarako legitimatutako pertsonak aurkeztuta (ordezkaritza hori jasoko da idazkian, dagokion egiaztagiria erantsiz),
harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. Erakundearen izena, haren siglak edo akronimoa barne (hala badagokio), erakundearen egoitza sozialaren helbidea, jardunak duen lurralde-eremua eta eremu funtzionala eta identifikazio fiskaleko zenbakia. Une horretan erabilgarri egon ezean, geroago jakinaraziko da.

• Eskaera aurkezterakoan, gobernu-organoen ordezkarien edo sustatzaileen nortasunaren egiaztagiria ziurtagiri elektronikoen bidez
eskuratzeko baimena eman ahal izango zaio bulego publiko eskudunari. Halaber, sindikatu-erakundeei dagokienez, langileak izatea. Enpresa-elkarteen kasuan, langileak beren ardurapean dituzten enpresariak izatea, eta langile horiek zerbitzu ordainduak emateko harremana izatea. Delako baimena eman ezean, aipatutako agiriak erantsi beharko dira.

• Sortze-akta (originalaren bi ale); elkartea sustatzen duten pertsonek edo hura legez ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko dituzte orri
guztiak. Aktak honako hauek izan beharko ditu:

a) Sustatzaileen izen-abizenak.

b) Izena.

c) Akta egin zen lekua eta eguna.

d) Gobernuko behin-behineko organoetako kideen izendapena.

• Estatutuen testu osoa (originalaren bi ale); elkartearen sustatzaileek edo, pertsona juridikoen kasuan, ordezkariek sinatu beharko
dituzte orri guztiak. Estatutuek 5.2. epigrafean adierazitako gutxieneko edukia izan beharko dute.

• Enpresa-elkarteak direla eta, egiaztatu beharko da sustatzaileak edo sortzaileak enpresariak direla eta besteren kontura lan egiten duten
pertsonak dituztela beren ardurapean. Horretarako, hura frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (adibidez: Gizarte Segurantzako kotizazioaren TC1 eta TC2 ereduak).

• Langileen sindikatuei dagokielarik, sustatzaileak besteren kontura lan egiten dutela egiaztatuko da, agiriak erantsiz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


 

Indarreko araudian ezartzen diren baldintza guztiak betetzen badira, eskumena duen bulego publikoak ebazpena emango du, gordailutzea bera eta gordailurako publizitatea onartzen dituena.

 

Ebazpenarekin batera, eskumena duen bulego publikoak publizitatea emango dio. Horretarako, egoki den aldizkari ofizialean argitaratuko du (lurralde historiko egokiaren aldizkari ofizialean edo EHAAn).

 

Ez dira Aldizkari Ofizialetan argitaratuko erakundeen ordezkari legalak direnen karguak izendatzeko edo karguok berritzeko diren akordioak.

 

Baldintzak betetzen badira, ebazpena emango da, ondorengo epeen barruan, eskabidea aurkezten den egunetik edo antzemandako akatsak zuzendu edo ebazten diren
egunetik zenbatzen hasita:

 

a) Hamar eguneko epean, erakunde sindikalak direnean


b) Hogei eguneko epean, enpresa-erakundeak direnean


Nortasun juridikoa eskuratzea

Sindikatu- eta enpresa-erakundeek nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa erdietsiko dute hogei egun baliodun igarotakoan sustatzaileek estatutuak gordailutzen dituztenetik edo, hala badagokio, errekerimenduan adierazitako akatsak zuzentzen direnetik.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Gordailu - ziurtagirien eta estatutuen eskaera


 

Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.