EUSKADIKO ELKAR BERMATZEKO SOZIETATEEN GOI-KARGUDUNEN ERREGISTROA
- Erakundea:
- Ogasuna eta Finantzak
Deskribapena
Elkarren bermerako sozietateek, baldin eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan badute eta eremu horretan jarduten badute, sozietateko goi-kargudunen izendapenak eta datu-aldaketak inskribatu beharko dituzte Goi Kargudunen Erregistroan.
Era berean, elkarren bermerako sozietateek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko EBSen Erregistroan inskribatuta badaude, aldez aurreko baimena eskatu beharko diote bermeak emateko eskumena duen sailari, goi-kargudunen erregistroan izena eman behar duten pertsonen alde, bai eta beste pertsona eta sozietate batzuen alde ere, elkarren bermerako sozietateen araudi autonomikoan ezartzen den bezala.
Kargudunak izendatzea
Elkar bermatzeko sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan –finantza-politikan eta finantza-erakundeekin harremanetan egoteko eskumena duen Sailak kudeatzen du, eta publikoa eta estatuko legerian ezartzen denaren osagarria da–, kargu hauen izendapena erregistratu beharko da: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.
Izendapena pertsona juridiko bati dagokionean ere erregistratu beharko da, baita horren ordezkaria den pertsona fisikoa ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan egindako nahitaezko izendapenaren inskripzioa jasotzeko, elkar bermatzeko sozietateek egiaztatu beharko dute 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.
Kargudunen datuen aldaketak.
Erregistroan inskribatuta dauden elkar bermatzeko sozietateek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara (sail kudeatzailea den aldetik) bidaliko dituzte kargudun hauen datuen aldaketak: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.
Finantza Politikako Zuzendaritzak elkar bermatzeko sozietateek 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko du.
Erregistroko datuak ziurtatzea
Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakunde bera: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua egitea, ikuskaritza eta elkar bermatzeko sozietateei dagozkien gainerako lanak.
Elkar bermatzeko sozietateek, baita interesdunak diren herritarrek, enpresek eta erakunde publikoek ere, Elkar Bermatzeko Euskadiko Sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan dauden datuak ziurtatzeko eskatu ahal izango dute.
Pertsona zehaztuen aldeko berme prestazioa
Elkarren bermerako sozietateek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko EBSen Erregistroan inskribatuta badaude, 150.000 eurotik gorako bermeak emateko baimena eskatu beharko dute aldez aurretik, izendapena inskribatu behar zaien pertsonen alde, bai eta haien ezkontideen, aurreko ahaideen edo ondorengoen alde eta gehienbat kapitalean parte hartzen duten edo presidente, lehendakariorde, kontseilari edo administratzaile karguak betetzen dituzten sozietateen alde ere,
Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara bidaliko dute, sail kudeatzailea den aldetik, aurretiazko baimen-eskaera, eta 15 eguneko epean ebatzi beharko da. Esanbidezko ebazpenik ezean, eskabidea baietsi egingo da.
Nori dago zuzenduta
EBSen Goi-kargudunen Erregistroan inskribatzea eskatu duen kolektibo eskatzailea nortasun juridikoa eskuratu duten elkar bermatzeko sozietateak dira; horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dira.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Kargudunak izendatzea: 0601702
- Kargudunen datuen aldaketak.: 0601704
- Erregistroko datuak ziurtatzea: 0601705
- Pertsona zehaztuen aldeko berme prestazioa: 0601706
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Kargudunak izendatzea
-
Goi-kargudunen Erregistroan erregistratzeko eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau bidali beharko da:
a) Pertsonen identifikazioa, eta erregistratutako elkar bermatzeko sozietatean izango duten kargua: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.
b) a) apartatuan adierazitako pertsonek banaka edo elkartuta zuzeneko edo zeharkako kapital-partaidetza gehiengoduna duten sozietateak identifikatzea. Pertsona juridikoen eta horien ordezkarien partaidetzak batuta kontuan hartuko da.
c) a) apartatuan zehazten diren karguak edo horien baliokideak dituzten pertsonak diharduten sozietateak identifikatzea.
d) Kargudunen izendapenak eta horien inskripzioa merkataritza-erregistroan egiaztatuko beharko dira.
- Elkar bermatzeko sozietateek nortasun juridikoa eskuratu dutela egiaztatuko beharko dute, baita horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan daudela ere.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Elkar bermatzeko sozietateek nortasun juridikoa eskuratu dutela egiaztatuko beharko dute, baita horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan daudela ere.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Kargudunen datuen aldaketak.
-
Finantza Politikako Zuzendaritzak Erregistroan erregistratuta dauden elkar bermatzeko sozietateei eskatuko die 178/1996 Dekretua, uztailaren 16koa (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoa, betetzen dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- EAEko elkar bermatzeko sozietateen Erregistroan izena emanda egotea. Behar den dokumentazio guztia aurkeztea, egindako aldaketen arabera, eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu ahal izateko Goi-kargudunen datuen aldaketen kopia, notario batek legeztatuta edo behar den bezala erkatuta, Merkataritza Erregistroan erregistratuta egotearen ziurtagiriarekin batera.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen Erregistroan inskripzioa aldatzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Erregistroko datuak ziurtatzea
-
Dokumentazioa ez da beharrezkoa honako izapide honetarako. Pertsona fisikoak edo juridikoak, hau da, eskatzaileak, interesduna dela egiaztatu beharko du Erregistroaren ziurtagiria jasotzeko, eta eskaera aurkeztu.
- Horretarako eskaera Eskaera egiteko: Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea Beharrezko dokumentazio guztia prestatzea, pdf formatuan eskaneatzea (edo onartutako formatuetako batean) eta ordenagailuan gordetzea Formularioak bete, halakorik balego, eta ordenagailuan gorde. Zerbitzu elektronikora sartu (hala badagokio); bertan, lau urrats agertuko dira: 1. Eskabidea betetzea 2. Prestatutako dokumentuak eta formularioak eranstea 3. Eskabidea sinatzea 4. Bidalketa egin denean, pantaila bat agertuko da hartu- agiriarekin
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko epea:
Ez dago ebazteko eperik
Ez dago administrazio-isiltasunik
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- BERME PRESTAZIOA
-
Baimenaren eskaerari hurrengo dokumentazioak lagundu behar izango dio:
a) SGR-ak bermearen prestaziorako baimena eskatzen duenaren aldeko pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazioa.
b) Operazioaren deskribapen zehatza: zenbatekoa, epea eta helburua.
c) SGRak baimendu duen pertsonaren alde indarrean dadukan bermeen identifikazioa muga-egun, formalizazio data eta epea kontuan izanik
d) SGR-eko organo eskudunaren aldetik operazioaren onespeneko espediente osoa.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Diktatu behar den eta erabakia jakinarazi 15 eguneko epe maximoa izango da, eskaeraren harrera elkarrekiko bermeko sozietateen Goi-Karguetako Erregistroan gertatzen den hartarako hurrengo egunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak