Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Aldi-baterako Enpresen Erregistroa

Deskribapena

Helbide soziala eta jarduera Euskal Herritik kanpo ez duten Aldi Baterako Enpresei (ABE), eta Ministerioaren laguntzarekin, hainbat “on-line” izapide eskaintzen zaizkie, Aldi Baterako Enpresei buruzko prozeduren espedienteetan erabiltzen diren prozedura guztien izapidetze elektronikorako.

Horrela, hilabetero  Aldi Baterako Enpresek eskuragarri jarritako kontratu-harreman guztiak kudeatu ahal izango dira, baita ABEaren egiturari buruzko informazio guztia ere.

SIGETT

BESTE TRAMITE BATZUK

BALDINTZAK ETA DOKUMENTAZIOA

Jarduera horretan aritu nahi duten lan elkartuko enpresek edo kooperatibek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Administrazioarenaurretiko baimena eskuratu behar dute.
  • Enplegu-emaile gisa bere gain hartzen dituzten betebeharrak betetzeko moduko antolaketa-egitura eduki behar dute; horretarako, enpresako elementuak, baina batez ere langileen hautaketa, prestakuntza eta lan-arloko gainerako betebeharrak egokiak eta nahikoa diren baloratu behar dute. Gutxienez 12 langilek osatzen duten plantilla eduki behar dute (denak lan-kontratu mugagabearekin, lanaldi osoan edo partzialean), edo aurreko urtean lagatzeko asmoz kontratatzen diren mila langile bakoitzeko proportzioz egoki den langile
    kopurua. Hasieratik, eta jardunean dauden bitartean, hiru langile finkodun egitura (lanaldi osoan edo partzialean) gutxienekoa izango da.
  • Aldi Baterako Laneko Enpresa bati dagokion jarduna baino ezin dute egin (baina enplegu-agentzia moduan ere jardun dezakete, edo baimenduta dauden prestakuntza- eta aholkularitza-jarduerak gauza ditzakete).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
  • Bereziki, soldata-betebeharrak, kalte-ordainei lotutako betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela bermatu behar dute. Hasieratik, eta jardunean dabiltzan lehenengo urtean zehar, une horretan indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata halako 25 izan behar da bermea, urteko zenbaketan. Hurrengo urteetan, aurreko ekitaldiko soldata-masaren % 10eko zenbatekoa lortu behar dute; baina une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata halako 25 izango da gutxieneko muga, urteko
    zenbaketan. Berme hori kalte-ordainen, soldaten eta Gizarte Segurantzaren zorrengatik izango da.
  • Ezin izan zaie bitan edo gehiagotan jarduera eteteko zehapenik ezarri.
  • Izenean «Aldi Baterako Laneko Enpresa» edo horren laburdura “ABLE” agertu behar da.

SIGETTera sartu ahal izateko, pertsona fisikoaren sinadura digitalaren ziurtagiria behar da. Ogasun eta Administrazio Publikoko Ministerioaren @firma plataforman baimentzen diren ziurtagiri elektronikoak bakarrik erabil daitezke aplikazioan autentifikatzeko. Honako agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte, hauek ere baliabide elektronikoen bidez:

  • Zuzenbideko ahalorde askietsia, baldin eta eskatzaileak pertsona juridiko baten ordezkari gisa jarduten badu; baina salbuespena izango da, eskabidea pertsona juridikoaren sinadura elektronikoaren ziurtagiri bidez aurkezten bada eta, bertan, eskatzailea ahaldun moduan agertzen bada edo eskatzailea Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan erregistratuta agertzen bada.
  • Eskabidea pertsona juridikoek egiten badute, enpresa (haren forma edozein delarik) Merkataritza Erregistro egokian edo Kooperatiben Erregistro egokian inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria. Kasu horretan, erregistro egokian inskribatuta dagoen eraketa-eskrituraren kopia bat aurkeztu behar da, eta, egoki bada, sozietatearen estatutuak ere bai.
  • Finantza-bermea eratu dela frogatzen duen dokumentuaren kopia. Jatorrizko dokumentazioa izan behar da hori, eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan aurkeztu beharko da.
  • Enpresaren antolaketa-egitura azaltzen duen memoria, lantokika bereizita. Ezarrita dauden lege-betekizunak betetzen direla justifikatu behar da memoria horren bidez.

EBAZPENA

Inskripzioaren eta hileko eta urteko jarraipenaren ebazpena baliabide telematikoen bide bakarrik emango da, lurralde-ordezkaritzetan edo Lan Zuzendaritzan, ABLEaren egoitza soziala eta jarduteko eremua kontuan hartuta.

Lurralde historiko bakarrean jarduten badu, hari dagokion lurralde-ordezkaritzan ebatziko da.

ABLEak lurralde historiko batean baino gehiagotan baditu lantokiak, Lan Zuzendaritzan ebatziko da.

Eskabideak ez baditu eskatutako baldintzak betetzen, hamar eguneko epea emango da okerrak zuzentzeko; eta eskatutakoa epe horretan zuzentzen ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko da. Horretarako berariazko ebazpena emango da.

Inskribatzeko eskabidea hilabetean ebatziko da, eskabidea administrazio-organoaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatuta.

Epe hori igaro bada eta ez bada ebazpen espresurik eman, eskabidea baietsi egin dela ulertuko da.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpena eman duenaren goiko organoaren aurrean.

INSKRIPZIOAREN BAJA, EZEZTAPENA, BERRITZEA ETA DATUEN ALDAKETA

Urte naturaleko lehenengo hiru hilabeteetan zehar enpresak bermea eguneratuta duela frogatu beharko du, dokumentuen bidez,
lan-arloko agintaritza egokiaren aurrean.

Era berean, bermea osorik edo zati batean erabili bada, aldi baterako laneko enpresak hamabost eguneko epea izango du (erabili den egunetik zenbatuta) bermea egoki den zenbatekoarekin berrezartzeko, eta gero lan-arloko agintaritza egokiari jakinaraziko dio.

Hurrengo hilaren lehen 10 egunetan zehar, bestalde, kontratuen zerrendak bidali behar dituzte ABLEek.

Enpresen izen sozialen bat edo EJSNren bat aldatu bada, jakinarazi egin behar dute, aldaketa egin dadin.

Baimena eten egingo da, lan-arloko agintaritzaren administrazio-ebazpenaren bidez, baldin eta agintaritza horrek egiaztatzen badu enpresak ez duela bete garatu den jardueraren araberako antolaketa-egitura mantentzeko betebeharra edo finantza-bermea urtero eguneratzeko betebeharra.

Halaber, baimena iraungi egingo da enpresak urtebetean, eta etenik gabe, ez badu jarduera garatzen.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Teléfono 900 494 069

Correo electrónico: sigett@meyss.es

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • SIGETT: 0608101

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

BALDINTZAK ETA DOKUMENTAZIOA

Jarduera horretan aritu nahi duten lan elkartuko enpresek edo kooperatibek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Administrazioaren aurretiko baimena eskuratu behar dute.
  • Enplegu-emaile gisa bere gain hartzen dituzten betebeharrak betetzeko moduko antolaketa-egitura eduki behar dute; horretarako, npresako elementuak, baina batez ere langileen hautaketa, prestakuntza eta lan-arloko gainerako betebeharrak egokiak eta nahikoa diren baloratu behar dute. Gutxienez 12 langilek osatzen duten plantilla eduki behar dute (denak lan-kontratu mugagabearekin, lanaldi osoan edo partzialean), edo aurreko urtean lagatzeko asmoz kontratatzen diren mila langile bakoitzeko proportzioz egoki den langile
    kopurua. Hasieratik, eta jardunean dauden bitartean, hiru langile finkodun egitura (lanaldi osoan edo partzialean) gutxienekoa izango da.
  • Aldi Baterako Laneko Enpresa bati dagokion jarduna baino ezin dute egin (baina enplegu-agentzia moduan ere jardun dezakete, edo baimenduta dauden prestakuntza- eta aholkularitza-jarduerak gauza ditzakete).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
  • Bereziki, soldata-betebeharrak, kalte-ordainei lotutako betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela bermatu behar dute. Hasieratik, eta jardunean dabiltzan lehenengo urtean zehar, une horretan indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata halako 25 izan behar da bermea, urteko zenbaketan. Hurrengo urteetan, aurreko ekitaldiko soldata-masaren % 10eko zenbatekoa lortu behar dute; baina une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata halako 25 izango da gutxieneko muga, urteko
    zenbaketan. Berme hori kalte-ordainen, soldaten eta Gizarte Segurantzaren zorrengatik izango da.
  • Ezin izan zaie bitan edo gehiagotan jarduera eteteko zehapenik ezarri.
  • Izenean «Aldi Baterako Laneko Enpresa» edo horren laburdura “ABLE” agertu behar da.

SIGETTera sartu ahal izateko, pertsona fisikoaren sinadura digitalaren ziurtagiria behar da. Ogasun eta Administrazio Publikoko Ministerioaren @firma plataforman baimentzen diren ziurtagiri elektronikoak bakarrik erabil daitezke aplikazioan autentifikatzeko. Honako agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte, hauek ere baliabide elektronikoen bidez:

  • Zuzenbideko ahalorde askietsia, baldin eta eskatzaileak pertsona juridiko baten ordezkari gisa jarduten badu; baina salbuespena izango da, eskabidea pertsona juridikoaren sinadura elektronikoaren ziurtagiri bidez aurkezten bada eta, bertan, eskatzailea ahaldun moduan agertzen bada edo eskatzailea Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan erregistratuta agertzen bada.
  • Eskabidea pertsona juridikoek egiten badute, enpresa (haren forma edozein delarik) Merkataritza Erregistro egokian edo Kooperatiben Erregistro egokian inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria. Kasu horretan, erregistro egokian inskribatuta dagoen eraketa-eskrituraren kopia bat aurkeztu behar da, eta, egoki bada, sozietatearen estatutuak ere bai.
  • Finantza-bermea eratu dela frogatzen duen dokumentuaren kopia. Jatorrizko dokumentazioa izan behar da hori, eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan aurkeztu beharko da.
  • Enpresaren antolaketa-egitura azaltzen duen memoria, lantokika bereizita. Ezarrita dauden lege-betekizunak betetzen direla justifikatu behar da memoria horren bidez.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea